Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

dokumentala etiketa duten bideoak

Azken dantza maisua (2022) dokumentala

Azken dantza maisua dokumentala osorik ikusgai duzue.

Molde zaharreko azken dantza maisua genuen Paxatxo, hainbat belaunaldiz transmititu den dantza-irakaskuntza ereduaren azken katebegia izan baita. Bere heriotzak gogor astindu zuen Beasain, eta azken urteetan garai berrietara egokitutako ohiturak, lehen aldiz, etorkizunera begira jarri ditu kezkaz. Ba al da tradiziorik dantza maisurik gabe? Eta, azkena izango ote da?

Mikel Alvarez Sarriegik zuzendutako Azken dantza maisua dokumentalak Beasaingo Xabier Sarriegi Paxatxo dantza-maisuaren figura du abiapuntuan, dantza, transmisioa, tradizioa, herria, generoa eta beste hainbat gairen inguruan gogoeta egiteko. 2022ko ekainean estreinatu zen dokumentala.

Fitxa teknikoa

  • Iraupena: 75’
  • Generoa: Dokumentala
  • Jatorrrizko izenburua: Azken dantza maisua
  • Hizkuntza: Euskara, gaztelania
  • Grabaketa formatua: HD
  • Soinua: Stereo
  • Urtea: 2022
  • Ekoizpena: Bira Produkzioak
  • Azpitituluak: Euskara, gaztelania
  • Proiekzio formatua: Digitala + DCP
  • Proportzioa: 1,78:1
  • Estreinaldi data: 2022ko ekainaren 3a

Dokumentuaren akzioak