Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

diaspora etiketa duten bideoak

Bahia Blanca 2024: Euskal Astea dantzan ospatu dute Argentinan

125 urte, soka bera. Horren bueltan izan dira aurten Bahia Blancan (Argentinan) ospatu den euskal aste nazionalean. Naia de Castro eibartarrak, Erasmus programaren baitan Argentinan dagoela aprobetxatuz, gertutik bizi izan ditu aurtengo ekitaldiak, eta horiek erakutsi dizkigu. Bertan, Manu Irastorza Bahia Blancako Beti Aurrera euskal dantza taldeko zuzendaria ezagutu du eta haiekin ospatu du euskal astea.

Denetik egon da bederatzi egunez, baina dantza izan da protagonista nagusia. Asteazkenean euskal etxean gertukoentzat emanaldia eskaini zuen bertako Beti Aurrera dantza taldeak. Ostiraletik aurrera Argentina eta Uruguaiko 25 euskal etxetatik mila-bat lagun batu dira zetorren festarako. Larunbatean antzokian eskaini zuten emanaldia eta igandean plazan.

Aurreskua edo soka-dantza izan da aurtengo festaren ardatza. Aste osoan hori izan dute lokarri. “Dantzak berak duen garrantziagatik, oinarriagatik eta koreografikoki duen ideia horregatik” azpimarratu du Irastorzak. Aurten gainera ideia berri batekin hasi dute igandeko plaza; soka-dantzan, aurreskua Bahia Blancakoa izan da eta atzeskua Tandilekoa, bertan ospatuko baita hurrengo urteko euskal aste nazionala. “Asmoa da urtez urte horrela mantentzea. Aurreskua bertakoa eta atzeskua hurrengo urtekoa”.

Euskal Herritik Xabi Aburruzaga eta Korrontzi izan dira festarako musika jartzen, eta orduak pasa zituzten haiekin dantzan eta kantuan. Balorazio bikaina eta borobila egin dute urte osoko lana ikusi ostean, emaitzarekin pozik eta eskertuta.

Irudiak: Naia de Castro. Bahia Blanca, Euskal Aste Nazionala dantzan, 2024-12-15_17.

Dokumentuaren akzioak