Guk, nosotros

2012/10/11

"Guk, nosotros" Nuria Vilalta zuzendutako dokumentala da. Hego Ameriketako euskal diasporaren berri jasotzen duen dokumentala da, road movie erara grabatutakoa. Tartean dantzari buruzko zenbait pasarte daude. Buenos Aires-en, Laurak Bat Euskal Etxeko dantza taldea eta Ekin Dantzari Taldearen ensaioak ageri dira, Llavallol-eko Euskal Etxeko dantzarien emanaldi batzuk, eta Laurak Bat-eko Mikel Huget eta Ekin-eko Aitor Alava ageri dira hizketan. Dokumentala osorik ikusi daiteke http://www.guknosotros.com/ helbidean, eta filma bera finantzatzen laguntzeko aukera ere dago bertan. "Guk, Nosotros", Nuria Vilalta, 2012.

Itsatsi bideo hau zure webgunean
Deskargatu