Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak KTVB: Basque dancers, more than just entertainment

Dokumentuaren akzioak

KTVB: Basque dancers, more than just entertainment

2015/05/12 09:48

Idahoko KTVB telebista kateko lan-talde bat Euskal Herrian izan da azken asteotan beraien albistegietarako erreportajeak egiten. Telebista horretan kamerari lanak egiten dituen Santi Altzelai gidari lanak izan ditu oraingo kamera lanez gain. Egin dituzten erreportajeetako bat da honako hau, hain zuzen ere euskal dantzari buruzkoa. "Euskal dantza, olgeta hutsa baino gehiago" izenburua jarri diote erreportaje honi eta Estatu Batuetan eta Euskal Herrian egindako elkarrizketekin osatu dute. Diasporan eta bereziki bost urtetik behin ospatzen den Jaialdi festa erraldoian dantzak duen garrantzia aipatzen dute bertan.

Jeremy Malone, Jaialdiko zuzendari-kideak Jaialdiren euskal kultura eskaintza zabala nabarmentzen du eta John Ysursak, Boiseko Unibertsitateko Euskal Ikasketen arduradunak dioenez galdu ezineko festa da Jaialdi Ipar Ameriketako euskaldunentzat. Patty Miller, Oinkariko dantzari ohiak eta gaur egun Boiseko Euskal Museoaren zuzendari denak dio dantzak jendeak uste duena baino garrantzi handiagoko papera jokatu duela diasporan. Teresa Franzoia eta Elise Overgard, Oinkari dantza taldeko zuzendariek beraien dantza taldearen lanaz eta ereduetaz, eta munduan barrena dantzari esker dituzten lagunetaz hitzegiten dute, eta John Aldapek, Oinkariko dantzari oihak Jaialdin Euskal Herriko taldeak ikusteak sortzen duen eragina aipatzen du. Galdakaoko Andra Mari dantza taldeko Asier Balentziak orain hamar urte Boisen, Jaialdin izan zuten esperientziaz hitz egiten du. "Basque dancers, more than just entertainment" KTVB, Boise, 2015-04-20.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.