Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

bilbo etiketa duten bideoak

Urbeltzen dantza ganbera bueltan da: Mutxikoak

Urte eta erdi pasako etenaren ondoren itzuli da Urbeltzen Dantza Ganbara Bilboko Kafe Antzokira. Azaroaren 10ean ekin diote berriz Juan Antonio Urbeltzek gidatutako dantza saioei. Urbeltzek berak markatuta dantzatu zen Mutxikoak dantza-jauzia ikus daiteke bideo honetan. Hain zuzen asteburuan itzuliko da baita ere Argia dantzari taldearen Martin Zalakain ikuskizuna oholtzetara, igandean Beasainen eskainiko baita eta han ere dantzatuko dituzte mutxikoak. Mikel Urbeltz (arrabita), Maider Urbeltz (harpa) eta Ander Blasco (akordeoia) musikarien doinura eta erritmora aritu dira Kafe Antzokira bertaratutako dantzazaleak. Dantza-jauziak, mutil-dantzak, ingurutxoak eta fandango eta arin-arinak dantzatu dituzte. Kafe Antzokia sortu zenetik hilean behin egiten da dantzaldi ireki hau.

Hemen urratsen segida:

  • Aitzina (bietan)
  • Erdizka, dobla, erdizka eta hiru (bietan)
  • Erdizka, dobla eta hiru, erdizka (bietan)
  • Erdizka (lauetan)
  • Zote erdizka, dobla, erdizka
  • Ezker, erdizka
  • Lau urrats (lauetan)
  • Pika eta erdizka (lauetan)
  • Pika eta ezker, pika eta erdizka (bietan)
  • Erdizka, dobla, erdizka eta hiru (bietan)
  • Erdizka (lauetan)
  • Zote, erdizka, dobla, erdizka
  • Erdizka, dobla, erdizka (bietan)
  • Erdizka (lauetan)
  • Zote, erdizka, dobla, erdizka
  • Erdizka (lauetan)
  • Zote eta hiru, erdizka, dobla, erdizka (bietan)
  • Erdizka (lauetan)
  • Zote, zote eta hiru, erdizka, dobla eta hiru, erdizka, zote
  • Erdizka (lauetan)
  • Zote, erdizka, dobla, eskuin, ezker, erdizka (bietan)
  • Antrexatak eta fini

 

Irudiak: Cristina Llopis. Mutxikoak, Urbeltzen Dantza Ganbara, Kafe Antzokia, Bilbo, 2021-11-10.

Dokumentuaren akzioak