Dokumentuaren akzioak
Hofesh Shechter: Grand Finale
Britainia Handiko Hofesh Shechter konpainia Arriaga Antzokian izango da azaroaren 1ean eta 2an. Egungo dantza konpainia britainiar ospetsuenetakoak Grand Finale ikuskizuna eskainiko du. Bederatzi nazionalitatetako dantzariek eta zuzeneko musika eskainiko duen bandak interpretatutako sorkuntza lana da. Aldi berean komikoa, iluna eta ederra da; eta bere buruarekin bat ez datorren eta energia anarkikoz eta indarkeriazko komediaz beteta dagoen mundua gogorarazten du. Pariseko Théâtre de la Villen estreinatu zen 2017an eta ordutik arrakasta handia ari da izaten. Olivier (Erresuma Batua), Bessie (Estatu Batuak) eta Helpmann (Australia) sarietarako izendapenak jaso ditu. Horrez gain, Tanz magazinek Urteko Ekoizpen Lana izendatu zuen eta Dora Saria irabazi du Kanadan 2019an.
Hofesh Shechter koreografoak, goitik behera erortzen ari den munduaren ikuspegia ematen du ikuskizunean; musika, dantza eta antzerkia uztartuz. Bi emanaldi eskainiko ditu konpainiak Arriaga Antzokian, lehenengoa ostiralean, azaroaren 1ean, 19:30ean, eta bigarrena larunbatean, hilaren 2an, ordu berean. Sarrerak salgai Arriaga Antzokiko wegunean.
Irudiak: Hofesh Shechter. Koreografia eta musika: Hofesh Shechter. Dantzariak: Robinson Cassarino, Chien-Ming Chang, Frédéric Despierre (entsegu-laguntzailea 1), Rachel Fallon, Mickaël Frappat, Adam Khazhmuradov, Yeji Kim (entsegu-laguntzailea 2), Attila Ronai, Hannah Shepherd, Juliette Valerio. Musika orijinala: Hofesh Shechter. Musikariak: James Adams, Christopher Allan, Rebekah Allan, Desmond Neysmith, Alex Paton. Hofesh Shechter, Grand Finale, 2019.
Etiketak
Dokumentuaren akzioak