Hemen zaude: Hasiera Bideoak Jotalariak: Agustin Garcia eta Contrarronda

Dokumentuaren akzioak

Jotalariak: Agustin Garcia eta Contrarronda

2015/03/23 10:21

Salamankako Agustin Garcia eta Contrarronda taldearekin jota ikastaroa egin da Bilbon martxoaren 7an Aiko Taldearen Jotalariak ekimenaren baitan. Eskarmentu handiko danbolinteroa da Agustin Garcia Hernandez, bai danbolina jotzen eta bai gaita (izen horrekin ezagutzen da Salamanka aldean esku bakarrarekin jotzen den hiru zuloko flauta, alegia, txistuaren lehengusua) jotzen jaioa, baita biak batera jotzen ari dela dantzan aritzeko gai ere. Contrarronda taldeko Mariangeles, Marian, Juan Pablo eta Ivan dantzari eta dantza-maisu eta maistrak izan ditu laguntzaile Agustin Garciak, dantza soltearen oinarriak lantzeko ikastaroan. Aiko taldearen Jotalariak ekimena, Agustin Garcia eta Contrarronda, Bilbo, 2015-03-07. Aiko taldeak sareratutako bideoa ikastaroko irudiekin.

Etiketak
ikastaroak
espainia
agustin-garcia
bilbo
aiko-taldea
tradizionala
jota
dantza-soltea
2015
jotalariak
salamanka
danbolinteroak

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.