Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak San Bartolome de la Torre: Danza de las espadas

Dokumentuaren akzioak

San Bartolome de la Torre: Danza de las espadas

2014/12/02 17:20

Urrats aratz baino karakteredun eta zeremonialez ezpata-dantzaren hainbat figura egiten dituzte San Bartolome de la Torreko ezpata-dantzariek. Herriko patroi Bartolomeren omenez (abuztuaren 23an eta 24an) eta San Sebastian-en prozesioan (urtarrilaren 20an) egiten duten ezpata-dantzari buruzkoa da honako bideoa. Andaluzian, Huelvan dago San Bartolome de la Torre, eta herriko ezpata-dantzan egiten dituzten mudanza edo aldaerak ikusi daitezke irudietan: urratsa, belauna lurrera, itzulia, zortzikoa, arkua, borobila, laukia, gidaria buruan eta gurutzea. Miguel Castaño dantzariak azaltzen duenez, garai batean zazpi dantzarik egiten zuten baina gaur egun bederatzi izaten dira, horietako bat gidari lanak egiten dituena eta beste bat, Mikel Sarriegik zuzendu digunez (mila esker!) sokaren bukaeran doana, oraingo honetan urratsak kontrako oinarekin markatzen dituena eta rabeador izenarekin ezagutzen dutena. Danbolinteroaren doinura ezpatekin egiten dituzten figurak edo aldaerak (mudanzas) ere aberastu egin dituzten azken urteotan, garai batean bost baitziren eta gaur egun bederatzi. Erabiltzen dituzten ezpatak XVI. mendeko ezpaten erreplikak dira. San Bartolome de la Torre, danza de las espadas, 2010.

Etiketak
ezpata-dantzak
espainia
tradizionala
andaluzia
huelva
2010
san-bartolome-de-la-torre
danbolinteroak

Dokumentuaren akzioak

2014/12/05 15:42
Polita bideoa. Andevalo eskualdeko ezpata-dantza interesgarrien erakusgarria da.
Zuzenketa txiki bat deskribapenari: gidari lanak egiten dituena ez da "rabeador"a. Azken hau, sokaren azkenekoa izan ohi da, kasu honetan behintzat kontrako oinarekin urratsak markatzen dituena.
Huelvako dantza erritual hauek denak Andaluziako Juntak interes orokorreko ondare izendatuak dauzka. Hemen ikusi dezakezue izendapena (http://www.juntadeandalucia.es/boja/2011/67/41) eta bertan egiten den rabeador eta gidarien deskribapena:

"Dentro de cada grupo sobresale una persona que es la que marca el ritmo de los pasos y la secuencia de las mudanzas y figuras. El nombre con el que se denomina a este danzante generalmente es el de «cabeza», aunque también se le conoce como «guión», «manijero», «capitán» o «cruz», papel desempeñado normalmente por el más habilidoso, distinguiéndose en algunos lugares por algún rasgo o matiz en la indumentaria, generalmente un color diferente a los demás en algunas de sus prendas (chaleco, mantoncillo, banda o faja). En las danzas interpretadas con espadas, lanzas y garrotes destaca el último de la fila conocido como «rabeaor», «rabero» o «rabeón», cuyos movimientos implican cierta distinción con respecto al resto (balancear, raspear en el suelo, chocar con el resto de las espadas, etc.)."
2014/12/06 17:07
Mila esker zuzenketarengatik Mikel! Ezpata-dantzako toki zehatzetan aritzen diren dantzarien izenak interesgarriak dira hemengoekin konparatzeko. Hemengo ezpata-dantzetan "guion" izendapena agertzen zaigu tarteka (Legazpin), edo maisu-zaharra ere bai (Xemeinen). Rabeoador-ik ez, baina hemen ezpata txikiekin aritzen direnei "azkendariak" esan izan zaie (taldearen bukaeran joaten direlako normalean).

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.