Zapatak jantzi eta lurrera lotuta klakera hurbiltzeko ahaleginean
Alpargatak urratu ordez, zapatengandik ordezkatu eta oinetako minez bukatzeko beldurrik gabe klakera edo tap-dantzara hurbiltzeko ahalegina egin dugu urtea bukatu aurretik. Larraitz Ugartemendia klake dantzaria gonbidatu dugu Dantzan Ikasira.
Zapatak jantzi eta tipi-tapa, kla, kla, kla kla! berotze ariketa batzuk, oinarrizko urratsak ezagutu, soinu bateko pausuak, konposizioren batzuk eta koreografia bat swing musikarekin.
Lurrari erabat lotuta dantzatzen den moldea dela diok Ugartemendiak eta hori gertuko zaigu euskal dantzarioi. "Azkenean klakea ez da oinetako jokoa, pisua non dugun jakin behar dugu eta euskal dantzariek badakizue. Hankak arinak dituzue eta hankak mugitzeko jakin behar da gorputza nora eman eta non gauden", badirudi gainditu dugula lehen froga.
Klakea, tap-dantza, clogging... Tradiziozko oin-jokoak munduko hainbat kulturatan aurki ditzakegu izen eta forma propioekin. Gurean zapateatua izango litzateke, Iztuetak oin-punta orpoarekikoa edo zapateoa deitzen ziona. Klakearen teknikara hurbiltzeko saiakera egin dugu Larraitz Ugartemendiarekin, baina agian guk uste baina hurbilago genbiltzan.