Dokumentuaren akzioak
Lantzeko zortzikoaren irakaslea: Maria Pilar Urriza
Gaur eta bihar zortzikoa dantzatuko da Lantzeko plazan, inauterietako partehartzaile askok Maria Pilar Urrizarekin ikasi zuten dantzatzen. Maria Pilar Urriza 1942an jaio zen Lantz-en. Ofizioz irakaslea izan da Nafarroako hainbat eskolatan, tartean Lantzeko eskolan eta klaseetan zein eskolaz kanpo irakatsi izan die zortzikoa herriko txikiei. Gaur egun ere, herriko gurasoek eskatuta, zortzikoa dantzatzen erakusten die umeei. Berak, herriko nagusiei begira ikasi zuen zortzikoa dantzatzen eta ondotik, herritar gehienei zortzikoa irakastea tokatu zaio. Gizonezkoekin batera Lantzeko plazan zortzikoa dantzatu zuen lehen emakumeetako bat izan zen. 2017an berarekin mintzatu ginen eta zortzikoa nola dantzatu erakutsi zigun. Irudiak: Eire Vila. Maria Pilar Urriza: Lantzeko zortziko irakaslea, 2017-02-27.
Etiketak
Dokumentuaren akzioak