Dokumentuaren akzioak
Lantz: Inauteriak 1964
1964an Caro Baroja anaiek Lantzeko inauteriei buruz egin zuten dokumentaleko irudiak dira. Caro Baroja anaien “Documentales Folklóricos de España” produktorak, NO-DOaren “Para conocer España. El año del Pueblo” serierako egin zuen. Dokumental hau filmatzeko berreskuratu ziren Lantzeko inauteriak, Pio eta Julio Caro Baroja anaien bultzadaz. 20 urte inguru zeramatzaten Lantzen inauteririk ospatu gabe, 1936ko gerraren doluaren eta debekuaren ondorioz bertan behera utzi baitzen festa. Inauteriak berpizteko ahaleginen bat egin zen baina ez zuen fruiturik eman.
1960ko hamarkadan, Pio Caro Barojak zenbait errito eta folklore festaren filmazioak egin nahi zituela eta gobernariaren baimena eskuratu zuen Lantzeko inauteriak berriz ospatzeko eta filmatzeko. Julio Caro Barojaren datuei eta herriko adinekoen testigantzei esker gazteek berriro antolatu zituzten inauteriak. Ordutik bizirik jarraitzen dute Lantzeko inauteriek. El Carnaval de Lanz, Pio Caro Baroja, Julio Caro Baroja, Documentales Folklóricos de España, 1964.
Etiketak
- baroja-anaiak
- lantzeko-inauteria
- tokian-tokikoa
- zortzikoa
- inauteriak
- 1964
- lantzeko-ihauteria
- lantzeko-zortzikoa
- tradizionala
- julio-caro-baroja
- lantz
- pio-caro-baroja
- nafarroa
- el-carnaval-de-lanz
Dokumentuaren akzioak