Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Abaltzisketa: San Joan 2021 Soka-dantza

Dokumentuaren akzioak

Abaltzisketa: San Joan 2021 Soka-dantza

2021/06/25 08:37

Zaparradari muzin egin, sua piztu eta soka-dantza egin dute Abaltzisketan. Euria goian behian ari bazuen ere, San Joan bezperan ohi duten legez, aurreskuan dantzatu dira abaltzisketarrak. Aurrena San Joan zortzikoa dantzatu dute suaren aurrean, eta jarraian atera dute soka. Alkatea atera da aurreskuaren eskutik sokan eta alkatearen aurrean dantzatu du aurreskuak desafioa. Segidan, abarketak dantzatu dituzte, aurrena, banaka edo talde txikitan eta, azkenik, suaren bueltan denak batera. Soltean ere dantzatu dira eta biribilketan amaitu dute saioa. Soka-dantza, San Joan bezpera, Abaltzisketa, 2021-06-23.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.