Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

koronabirusa-dantzan etiketa duten bideoak

Sestao: Santa Ageda 2022 Aurreskua

Aurreskua edo soka-dantza estreinatu du Eusko Lorak dantza taldeak Sestaoko Santa Ageda festan. Taldearentzat hasieratik izan da Santa Ageda bezpera kideak batzeko eguna, taldearen lehen ekintzetako bat izan baitzen egun horretan kantari irtetea. Horrela, 2019an erabaki zen data horren bueltan soka-dantza aterako zutela. Orain artekoak Durangaldekoen erakoak dantzatu dituzte, baina aurtengoan soka-dantza propioa sortu dute. Honako egiturarekin atera dute aurreskua plazara: sarrera, koplak, aurrez aurrekoa, aurreskulariaren eta atzeskulariaren bakarkakoa, sokako dantzari guztien banan-banakoa, banango zaharra eta kalejira. Emilio Xabier Dueñas eta dantza taldera sartu diren hamahiru kide berriak omendu ditu Eusko Lorak taldeak Santa Agedako aurreskuan. Dueñasen irudiak dira honakoak, baina une batean sokara gonbidatu dutenez, kameraren beste aldera igori behar izan du. Irudiak: Emilio Xabier Dueñas, Santa Agedako aurreskua, Sestao, 2022-02-05.

Dokumentuaren akzioak