Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Beasain: Loinatz 2021 haurren soka-dantza

Dokumentuaren akzioak

Beasain: Loinatz 2021 haurren soka-dantza

2021/05/18 09:47

Soka-dantza dantzatu dute Beasaingo gaztetxoek Gernika pasealekuko frontoian. Asentsio egunaren hurrengo asteartean dantzatu ohi dute gaztetxoek aurreskua, baina pandemia tarteko, frontoia itxi eta Loinatz jaietan egiten diren dantzak frontoian dantzatu dituzte astelehenez. Aurrena ezpata-dantza eta segidan soka-dantza. Guztira 27 neska-mutil atera dira sokan. Desafioa, abarketak, agurra, fandangoa, arin-arina eta biribilketa dantzatu dituzte. Bukaeran, ordea, ez dute gonbidatu sokatik kanpoko inor dantzara. Irudiak: Amaiur Aristi. Loinatz, haurren soka-dantza, Beasain, 2021-05-17.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.