Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

pandemia etiketa duten bideoak

Iruñea: San Fermin 2021, bigarren makila-txikiena

Uztailaren 7ko hau izaten da gure dantza taldearendako urteko egunik garrantzitsuenetako bat. Sanfermin eguneko prozesioaren ondotik, Iruñeko udal plazan ematen ditugu trokeo-dantzak. Aurten bigarren urtez, ezinezkoa izan zaigu ohiko baldintzetan dantzan egitea, baina ez dugu egun berezi hau markatu gabe utzi nahi izan. Aurten sortu eta gure trokeo-dantzen sorta osatuko duen dantza berri batekin ospatu nahi dugu aurtengo Sanfermin eguna. Makila-txikien dantza da, habanera edo mambo erritmoa duena eta guk "Xenpelarrena" deitu duguna, Juan Frantzisko Petriarena Rekondo bertsolaria gogoan.

Irantzu Irigoien, Hasier Moreno, Aitor Puig, Itxaso Martinez, Idoia Egozkue, Akier Akerreta, Haizea Ruiz, Oier Santamaria eta Aritz Ibañez dira dantzariak, Julen Leuza, Ibai Indart eta Beñat Lopez, aldiz, gaitariak. Grabazioa: Mikel Tristan eta Hasier Moreno. Edizioa: Iñaki Tristan.

San Ferminetako trokeo-dantzak, bigarren makila-txikiena, Duguna dantza taldea, Iruñea, 2021-07-07.

Dokumentuaren akzioak