Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Abaltzisketa: San Joan bezpera 2019 San Joan zortzikoa eta soka-dantza

Dokumentuaren akzioak

Abaltzisketa: San Joan bezpera 2019 San Joan zortzikoa eta soka-dantza

2019/07/02 08:55

Gaueko hamarretako kanpaiekin batera, apaizak sua bedeinkatu eta San Joan sua piztu dute Abaltzisketan. Ondotik dantzatzen dira San Joan zortzikoa eta soka-dantza. Janire Otamendi da soka-dantza antolatzeko ardura duen gazteetako bat eta zenbait azalpen eman dizkigu San Joan bezperan dantzatzen dituzten dantzei buruz. Pare bat hilabete lehenago elkartzen dira herritarrak herriko festetako dantzak prestatzen hasteko. Abaltzisketan ez da dantza talderik, propio San Juan bezperako emanaldirako elkartzen dira herriko gazteak. Aurten hiru bat lagun ibili dira gainerakoei erakusten; taldea antolatu eta dantzara animatu diren auzotarrei irakasteko ardura hartu dute.

Sua piztearekin batera San Juan zortzikoaren doinua entzuten da plazan. Iñaki Eguren, Hernaniko txistularia aritzen da azken urteetan musikari lanetan. Txistuaren melodia hasi bezain pronto, udaletxea atzean dutela, suari begira kokatu eta zortzikoa dantzatzen dute. Jarraian, mutilek soka osatu eta aurreskuari ekiten diote. Aurten hogei dantzaritik gorako soka osatu dute, gaztetxoak eta herriko gazteak sartu ohi dira sokan. Lehen buelta alkatea sokan dela egiten dute, aurreskuaren atzean kokatzen da, sokaren bigarren postuan. Segidan, aurreskua eta alkatea sokatik irten eta aurreskuak alkateari desafio erdia dantzatzen dio. Zati horren ondoren dantzatzen dira beste guztiak. Honako zatiak dantzatu dituzte:

  • alkateari desafio erdia
  • desafioa
  • alpargatak
  • agurra
  • desafio gurutzatua
  • fandangoa
  • arin-arina
  • kalejira

Irudiak: Eire Vila. San Joan bezpera, zortzikoa eta soka-dantza, Abaltzisketa, 2019-06-23.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.