Dokumentuaren akzioak
san-joan etiketa duten bideoak
Andoain 2025 Axeri-dantza: Jokoak
Dantza eta jokoak uztartzen dituen axeri-dantza plazaratzen da San Joan egunean Andoainen. Axeri-dantzariek joko edo irri-dantzez osaturiko zikloa dantzatzen dute aurrena, eta jarraian, aurreskua edo soka-dantza ateratzen dute. Bideo honetan aurtengo axeri-dantza zatiz zati bildu dugu. Hasieran eta joko batetik besterako aldaketa gehienetan paseoa egiten dute; eta saioaren erdi inguruan, berriz, etena egiten dute arnasa berreskuratu eta tragoa hartzeko. Hauek dira axeriek dantzaturiko jokoak:
- Paseoa
- Aitarena
- Paseoa
- Zortzikoa, leku aldatzekoa
- Paseoa
- Orratzarena
- Paseoa
- Ilentiarena
Atsedena
- Paseoa
- Korrika
- Perra jartzea
- Borroka edo Dorrea
- Kalejira
Irudiak: Oier Araolaza. Axeri-dantza, San Joan, jokoak, Andoain, 2025-06-24.
Dokumentuaren akzioak