Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Andoain: Axeri-dantza 2017, historiako jendetsuena

Dokumentuaren akzioak

Andoain: Axeri-dantza 2017, historiako jendetsuena

2018/02/27 11:45

Axeri-dantza 1974an berreraiki zen Adunako David Zabalaren eta Faustino Sorondoren testigantzei esker.  Horiek 1925-1929 urteetan dantzatu zuten azkenengo aldiz. Horrez gain, Inazio Aizpurua txistulariaren partitura bat ere gordea zen. Andoaingo Lizar Makil dantza taldeko kideek dantzaren inguruko informazioa jasotzeko eta osatzeko lana arduraz bete zuten.

Ordutik, 1976tik, urtero ekainaren 24an Goikoplazan axeri-dantza egiten da.

Aurretik, motorrak berotzeko, ohikoa den moduan, tabernan hamaiketakoa egiten dute plazako urteroko erakustaldiaren aurretik indarrak  hartzeko. Gaiteroek lagunduta, kalejira ere egiten dute.

Aurten, beste urtetan baino gutxiago ez izateko, 63 pertsonek hartu dute parte (62 dantzari eta kapitaina), dantzaren historiako parte hartzaile kopuru handiena osatu dute. 

Dantzaren zatiak:

  1. Paseoa (zati bakoitzaren aurretik eta ondoren dantzatzen da)
  2. Aitarena
  3. Zortzikoa
  4. Orratzakoa
  5. Txingoa edo Ilentia
  6. Korrika
  7. Perra jartzea
  8. Borroka edo Dorrea

 

Eskertzekoa da “Andoaingo Axeri Dantza Elkartearen” eta “Olagain Txistularien Elkartearen" urtero dantza mantentzeko egiten dutena animoa eta lana. Bere garaian Lizar Makil taldeak bezala, Juantxo Arregik ordezkatua, urtetan kapitain lanak eta belaunaldien arteko lotura eginez.

Irudiak: Luis Fernando y Jorge Gonzalez. Edizioa: Luis Fernando Gonzalez. (c) Emilio Xabier Dueñas 2017.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.