Dokumentuaren akzioak
Usurbil: Kalezar soka-dantza 2019
Usurbilgo Kalezar auzoko jaietan auzotarrek dantza-soka egiten dute. Urtebeteko etenaldiaren ondoren, auzoko gazteak elkartu eta aurreskua prestatu dute San Joan egunerako. Hamaika neska-mutilek osatutako soka atera dute. Irati Ibargoien aurreskuak ireki du dantza eta Udane Valin aritu da atzesku. 1970. urtean auzotar batzuk elkartu eta Belmont izenarekin dantza-soka egin zuten auzoan. Urte batzuen ondoren dantzatzea utzi zitzaion, baina 2004. urtean berriro heldu zioten auzoko gazteek ohiturari. Dantza-sokaren ohitura indartu eta azken ureetan gazteei dantza erakusten aritu diren Pablo de Miguel eta Sara Azkarateri dantzatu diote aurtengoan agurra. Azken urteetan 80 urte betetzen dituzten auzotarrak ere omentzen dituzte dantzaren bitartez. 2018 ez zuten dantzatu, baina 2019an berriro elkartu dira auzoko gazteak dantza-soka ikasi eta plazara dantzara irteteko. 2017ra arte auzoko mutilek atera izan dute soka eta ondoren neskak gonbidatzen zituzten. Aurtengoan, neska eta mutilek osatutako soka atera dute. Honako zatiak dantzatu dituzte Kalezarreko gazteek:
- Aurkez-aurkekoa edo "Desafioa
- Zubia
- Abarketak
- Andreen deirako soinua
- Agurra
- Andreen deirako soinua
- Aurkez-aurke
- Zubia
- Fandangoa
- Arin-arina
- Biribilketa
Irudiak: Amaiur Aristi. Soka-dantza, Kalezar, Usurbil, 2019-06-24.
Etiketak
Dokumentuaren akzioak