Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

Bideoak

Altsasu: Inauteriak 2026

Momotxorroak, Juantramposo, goldea, maskaritak, sorginak, akerra... agertu ohi dira Altsasuko kaleetan inauterietako asteartean. Momotxorroak dira ezagunenak, odolez zikindutako aurpegia eta amantala, ardi larrua bizkarrean eta adarrak buruan, oihu eta zintzarri hots artean kaleak indarrez hartzen dituzte. Hala ere, adi ibiliz gero, gainerako mozorroak ere ikus daitezke han eta hemen. Ibilbidea amaitzean, plazan batu eta zortzikoa dantzatu dute. Irudiak: Oier Araolaza. Inauteriak, Altsasu, 2026-02-17.

Dokumentuaren akzioak