Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Nafarroaren eguneko dantza eskaintza

Nafarroaren eguneko dantza eskaintza

Dantzan 2011/04/18 11:38

Datorren igandean, apirilaren 24ean, Nafarroaren eguna ospatuko da urtero legez Baigorrin. Ekitaldi ugari antolatzen dira egun horretarako, eta egitarauaren barruan, noski, ezin dantza falta. Kabalkada, dantzaldiak... aukera andana izango da egun horretan dantzaz gozatzeko. Hemen dakarkizuegu Nafarroaren eguneko dantza egitaraua.

Gehiago irakurri

Folk Lore jaialdia 2011 Iruñea eta Uharten

Folk Lore jaialdia 2011 Iruñea eta Uharten

Dantzan 2011/04/15 10:45

1996an hasita urtero antolatzen dabil Amaiur Dantza taldea "Folk Lore" jaialdia. Aurten, Folk Lore jaialdi hori apirilaren 16 eta 17ko asteburuan ospatuko da, Iruñean eta Uharten. Euskal Herria eta Kataluniako taldeek hartuko dute parte aurtengo jaialdian.

Gehiago irakurri

Dantzariak Durangon Dantzaren Nazioarteko egunean

Dantzariak Durangon Dantzaren Nazioarteko egunean

Iratxe de Arantzibia 2011/04/15 10:41

Apirilaren 30ean eta maiatzaren 1ean Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatuko da Durangon. Ekimena L´atelier Dantza eta Antzerki Eskolak antolatu du, herriko Udala, Turismo Bulegoa eta San Agustin Antzokiaren laguntzarekin. Asteburuan zehar dantza agerraldi ugari izango dira ikusgai: dantza klasikoa, euskal dantzak eta funkya, beste disziplina batzuen artean. Eta L´atelierreko ikasleek zein gonbidatutako beste eskola batzuetatik etorritakoek ere parte hartuko dute ikuskizunotan.

Gehiago irakurri

Dantza kalean Okendo plazan

Dantza kalean Okendo plazan

Iratxe de Arantzibia 2011/04/14 13:02

Herritarrek dantzaz gozatu dezaten Dantza Kalean ikuskizunaren 5. edizioa izango dugu apirilaren 16ean, larunbata, 17’30etan, Okendo Enparantzan. Bertan, jazz dantza, garaikidea eta flamenko dantza lantzen dituzten koreografiak eskainiko dituzte Elkarteko ikasleak. Dantza, pakearen hizkuntza dela eta mugarik ez duen artea dela frogatuko du Dantza kalean ekitaldiak.

Gehiago irakurri

Portugaleteko VI. Folklore Azoka

Portugaleteko VI. Folklore Azoka

Dantzan 2011/04/14 11:06

Elai-Alai Fundazioak antolatuta, datorren apirilaren 30ean eta maiatzaren 1ean Portugaleteko VI. Folklore Azoka ospatuko da. Musika, dantza, artisauak, tallerrak eta beste hainbat ekitaldi bilduko ditu azokak.

Gehiago irakurri

Materiagabeko ondarea aztergai Ortzadarren jardunaldietan

Ortzadar Euskal Folklore Elkartea 2011/04/14 10:05 2

Datorren urrian burutuko dira XXVII. Folklore Jardunaldiak eta aurtengo gaia "Materiagabeko ondarea: ekintzak eta eraginak" izango da. Urriaren 8an hasiko dira jardunaldiak eta hil bereko 22an amaitu. Hona hemen jardunaldien gaiari buruzko zirkularra.

Gehiago irakurri 2

Euskal dantza irakasleen meeting bat Gardnervillen

Euskal dantza irakasleen meeting bat Gardnervillen

Oier Araolaza 2011/04/13 12:35 2

Pasa den apirilaren 2an Estatu Batuetan, Nevadan, Ipar-Ameriketako Mendebaldeko euskal dantza taldeen zuzendarien bilkura burutu da. Hamar dantza taldetako hamasei ordezkari bildu dira Gardnervillen, eta euskal dantzaren inguruko hainbat kontu izan dituzte aztergai eta mintzagai. Saio horietako batzuk zuzentzera joan naiz ni bertara Euskal Herritik, eta ez dakit ezer aportatu diedan, baina neu behintzat, harrituta eta hunkituta etorri naiz.

Gehiago irakurri 2

Xiru Festibala 2011, Gotaine-Irabarne eta Altzürükün

Xiru Festibala 2011, Gotaine-Irabarne eta Altzürükün

Dantzan 2011/04/13 09:55

Asteburu honetan, apirilaren 15, 16 eta 17an, Xiru festibalaren hogeita bigarren edizioa ospatuko da Gotaine-Irabarne eta Altzürükü, Zuberoako udalerrietan. Festibalak izango du dantzarentzat tarterik: Par-Alleles Hip Hop taldea, herriko dantzarien saioa eta "Maskar" ikuskizuna baitaude iragarrita. Ander Lipus, Abarka dantza taldea, Herriko dantzariak... bilduko ditu Maskar ikusgarriak.

Gehiago irakurri

Alurr taldearen ikastaroak

Eli - Alurr dantza taldea 2011/04/12 12:30

Alurr dantza taldeak plaza dantzen eta buruko zapiak nola jarri irakasteko ikastaroak emango ditu apirilaren 16an eta maiatzaren 3an. Dohainik eta herritar orori zuzenduak daude ikastaro hauek.

Gehiago irakurri

Ari du, Oinkariren azken lana

Ari du, Oinkariren azken lana

Dantzan 2011/04/12 12:07

Villabonako Oinkari dantza taldeak "Ari du" lana aurkeztuko du ostiral honetan Tolosako Leidor antzokian. Euria da Oinkari Dantza Taldea aurkeztera datorren "Ari du" emanaldi berri honen ardatza. Proiektuak, gainera, Juan Kruz Igerabide euskal idazle eta poetaren olerkien laguntza izango du. Poesiak berak markatuko du euriak duen erritmoa, eta Oinkarik erritmo horretara osatuko ditu bere dantzak.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak