Dokumentuaren akzioak
Nafarroaren eguneko dantza eskaintza
2011ko Nafarroaren eguna, urtero legez Baigorrin ospatuko da igande honetan, apirilaren 24ean. Ekitaldi ugari antolatu dira egun horretarako, dantza ikusi eta egiteko parada ezin hobea izango da igandekoa. Hona hemen Nafarroaren eguneko dantza egitaraua:
-
11:00etan Kabalkada Plaza Nagusian:
Baigorri, Burlata eta Amikuzeko ziganteak, Garaztarrak, Otsagiko dantzariak, joaldunak, Nafarroako Gaiteroak, Uztaritzeko txaranga, Txistulariak, trikitilariak...
-
12:00etan Emanaldia Plaza Nagusian:
Basaizearen hitza, Karmeleren Irrintzia, Dantzariak, Dantza jauziak eta Larrain dantza
-
14:00etan Joxpa erromeria taldea Xokoan.
-
16:00etan Txamp's erromeria taldea Xokoan.
-
17:00etan Dantza ikusgarria Plaza Nagusian:
Beasaingo Aurtzaka dantza taldea, Larraineko Errege Txopitak eta makilariak.
-
19:00etan Dantza jauziak eta Larrain dantza Plaza Nagusian.
-
20:00etan Laket erromeria taldea Xokoan,
Egun guztian zehar hainbat talde ibiliko dira kalez kale:
Kuxkuxtu, Mutiko Alaiak, Burrunbazaleak, Triki ta bertsu, Punpeka, Burgaintzi, Zpeiz Mukaki...
Nafarroaren eguneko egitarau osoa
Dokumentuaren akzioak