Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Xiru Festibala 2011, Gotaine-Irabarne eta Altzürükün

Dokumentuaren akzioak

Xiru Festibala 2011, Gotaine-Irabarne eta Altzürükün

2011/04/13 09:55

Abotia elkarteak antolatuta, datorren apirilaren 15etik 17ra ospatuko da Gotaine-Irabarne eta Altzürürükun 2011ko Xiru festibala. Antzerkia, dantza, musika eta kantua... Denetarik izango da jaialdiaren hogeita hamabigarren edizio honetan, "trakostea" gaitzat duen edizioan alegia.

Xiru festibalean dantza ere ikusteko aukera izango da, larunbatean Par-Alleles Pariseko Hip Hop taldeak eta igandean herriko dantzariek euren saioa eskainiko baitute. Horrez gain, "Maskar" ikuskizuna eskainiko da igandean, arratsaldeko 15:30etan Gotaineko plazan. Ander Lipus, Markinako Abarka dantza taldea, Pariseko Par-Alleles taldea, herriko dantzariak, Maskar fanfarrea eta Amaren Alabak taldea bilduko dira ikuskizun horretarako. Emanaldia amaituta Amikuzeko Gait'Amik taldeak dantzaldi irekia eskainiko du.

Dantzaz gain egitarau oparoa antolatu du Abotia elkarteak. Ondokoak dira datozen egunetan iragarritako ekintzak:

Ostirala 15,  Altzürüküko elizan kantaldia:

  • Philippe Ezkurra eta Beñat Achiary

  • Georgiako Urmuli taldea

Larunbata 16, Gotaine-Irabarnen:

  • 16:00etan: "Uturzabala" Christiane Giraud-en lanaren estreinaldia. 

  • 16:00etan: "Art brut-Haras brut" Maitena Lougaroten lanaren estreinaldia.

  • 21:00etan "Txakoste" Gaualdia. Kontzertuak: Jeremi Garat eta bere txakostea; Orniturrinkus; Par-Alleles Hip Hop taldea; Ur taldea eta Uztaro.

Igandea 17, Gotaine-Irabarnen:

  • 10:30etan: Pilota partidak eta herriko dantzariak.

  • 12:00etan: No Future - Pierre Visslerren ikusgarria.
  • 13:00etan: Bazkaria.
  • 15:30etan: Maskar ikuskizuna.
  • 17:30etan: Dantzaldia Gait'Amik taldearekin.

 

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.