Dokumentuaren akzioak
Dantza kalean Okendo plazan
Iratxe de Arantzibia
2011/04/14 13:02
Herritarrek dantzaz gozatu dezaten Dantza Kalean ikuskizunaren 5. edizioa izango dugu apirilaren 16ean, larunbata, 17’30etan, Okendo Enparantzan. Bertan, jazz dantza, garaikidea eta flamenko dantza lantzen dituzten koreografiak eskainiko dituzte Elkarteko ikasleak. Dantza, pakearen hizkuntza dela eta mugarik ez duen artea dela frogatuko du Dantza kalean ekitaldiak.
Ia 200 dantzarik parte hartuko dute bertan, 12 talde, 18 koreografia eskainiz, urtetik urtera ikusle gehiago biltzen duen emanaldian. Eta amaiera emateko denak gonbidatzen ditu “Viva la vida” kanta ezagunarekin dantzatzera.
Dokumentuaren akzioak