Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Euripean dantza ikuskizuna

Euripean dantza ikuskizuna

Dantzan 2011/03/25 13:20

Martxoaren 26an, larunbata, Euripean dantza ikuskizuna eskainiko dute Johanna Etcheverry eta Mizel Theret-ek. Biarritzeko Le Colisée aretoan izango da emanaldia 20:30etan hasita. Makila hartu dute ardatz ikuskizuna sortzeko garaian.

Gehiago irakurri

Tunttunero jardunaldiak Iruñean

Tunttunero jardunaldiak Iruñean

Dantzan 2011/03/25 11:30

Iruñeko Duguna dantza taldeak ttunttunero jardunaldiak antolatu ditu datorren apirilaren 9an. Iruñeko Kale Nagusiko Condestablearen jauregiak Sabin Bikandiren tailerra eta Mikel Aranbururen solasaldia hartuko ditu. Bazkaria eta erromeria ondoko jatetxe batean izango dira.

Gehiago irakurri

Dantzaren Nazioarteko Eguneko mezua 2011

Dantzaren Nazioarteko Eguneko mezua 2011

Dantzan 2011/03/25 11:27

Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzen gatozenetik ohiko bihurtu da urtero dantzari edo koreografo batek egun horretarako Dantzaren Nazioarteko Eguneko mezua idaztea. Hona Anne Teresa De Keersmaekerrek idatzitako mezua.

Gehiago irakurri

Oroitzapenetik Bidaiarat, dantza ikuskizuna

Oroitzapenetik Bidaiarat, dantza ikuskizuna

Dantzan 2011/03/25 11:26

Datorren apirilaren 3an, arratsaldeko 17:00etan, Luhusoko Harri Xuri kulturgunean, dantza, kantua eta antzerkia biltzen dituen Oroitzapenetik Bidaiarat ikuskizuna taularatuko du Zazpiak Bat dantza taldeak.

Gehiago irakurri

Dantzaren nazioarteko eguna 2011

Dantzaren nazioarteko eguna 2011

ADDE 2011/03/24 11:45

Azken hiru urtetan bezala , aurten ere ADDE Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak datorren apirilak 29-an Dantzaren nazioarteko eguna ospatuko du Bilbon. Aurten estilo ezberdinen borroka bat eta dantza klase labur batzuk antolatuko ditugu nahi duenak parte hartu dezake.

Gehiago irakurri

Xereta, Gero Axular dantza taldearen lan berria

Xereta, Gero Axular dantza taldearen lan berria

Dantzan 2011/03/24 11:43

Xereta, Gero Axular dantza taldeak datorren asteburuan aurkeztuko duen ikuskizun berria da. Martxoaren 26 eta 27an izango dira emanaldiak, larunbat eta igandez, arratsaldeko 20:00etan, Donostiako Antzoki Zaharrean.

Gehiago irakurri

Unanuko mamuxarroak, The Boston Globe egunkarian

Unanuko mamuxarroak, The Boston Globe egunkarian

Dantzan 2011/03/23 12:34

Europa eta Amerikako inauteri ezberdinen berrogeita hiru argazki bildu ditu The Boston Globe egunkariak bere webgunean. Baina, ez hori bakarrik, Berria egunkariaren bidez jakin dugunez berrogeita hiru horien artean hogeita bigarrena, Rafa Rivasek ateratako Unanuko mamuxarro baten argazkia da.

Gehiago irakurri

Body Weather ikastaroa Bilbon

Body Weather ikastaroa Bilbon

Dantzan 2011/03/23 11:31

Bilboko Muelle3 dantza eta sorkuntza garaikideko espazioan Body Weather ikastaroa antolatu dute datorren apirilaren 18 eta 22a bitarterako. Min Tanaka izan zen 80. hamarkada hasieran Body Weatherra sortu zuena, eta ikastaroa emango duen irakaslea, Frank Van de Ven, Japoniako Maijuku Min Tanaka konpainiako kide izan zen 1983 eta 1991. urte bitartean.

Gehiago irakurri

Dantza laburmetraiak La Fundicionen

Dantza laburmetraiak La Fundicionen

La Fundicion 2011/03/23 10:42

Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraien Jaialdiak (ZINEBI) bere 52. edizioko film sorta bat aurkeztuko du. Eskainiko diren filmak oso desberdinak dira euren artean eta genero eta estetika ikuspegitik,baina guztietan dago ikerketa bat ondoko gaien inguruan: giza gorputzaren mugimenduak dauzkan posibilitate ikonografikoak eta beraien esplorazioa muga-lurralde batean.

Gehiago irakurri

Jacques Larrondo, zamalzain bikainenaren azken frijata

Jacques Larrondo, zamalzain bikainenaren azken frijata

Dantzan 2011/03/22 16:18

Iragan den martxoaren 6an Jacques Larrondo zendu zen 85 urte zituela. Xiberuko Zohardia elkartearen fundatzailea zen Jacques, baina, horrez gain Zuberoan XX. mendean ezagutu den dantzari handienetakoa bat joan da. Zamalzain moduan egindako dantzak adin bateko zuberotar guztien gogoan daude. "Onena zen" nabarmentzen dute askok.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak