Euripean dantza ikuskizuna

2011/03/25
Euripean dantza ikuskizuna

Johanna Etcheverry eta Mizel Théret dantzariek hamar urte daramakizkite elkarrekin lanean. Urte horietako esperientziaz baliatu dira Euripean proiektu koreografiko berria sortzeko. Makila hartu dute ardatz sorkuntza berri honetarako eta larunbat honetan, martxoaren 26an, Biarritzeko Le Colisee antzokian eskainiko digute.

Euripean - Johanna Etcheverry eta Mizel Theret

Biarritzeko Le Colisée aretoan

Martxoaren 26an, larunbata, 20:30etan.