Oroitzapenetik Bidaiarat, dantza ikuskizuna

2011/03/25
Oroitzapenetik Bidaiarat, dantza ikuskizuna

Aitonak bere bi bilobei kontatutako istorioa da ikuskizunaren ardatza. Aitona arrantzalea zen eta Donibanetik Dakarrera lehen atun kanpaina egin zueneko abenturak trasmititzen saiatuko da Zazpiak bat dantza taldea bere dantza ikuskizunean. Horretarako dantzaz, kantuaz eta antzerkiaz baliatuko dira.

Oroitzapenetik Bidaiarat - Zazpiak bat dantza taldea

Luhusoko Harri Xuri Kulturgunean - Apirilaren 3an, arratsaldeko 17:00etan