Dokumentuaren akzioak
Dantzaren nazioarteko eguna 2011
Estiloen borroka
Ezin baduzu kontakt gabe bizi, edo kaleko erritmoen flow-a badaukazu. Fouetté-en errege edo erregina bazara, autobusari itxoiten diozun bitartean buleriaren takoneoa praktikatzen baduzu; irrintzi bat entzutean fandangoa dantzatzeko gogoak badauzkazu edo zer dantzatu berdin zaiona bazara, tangoak, merengeak, cha cha cha...
Prestatu zaitez!
Atera zure zapatilak, puntak, pololoak prestatu, zure flow-a berreskuratu, Stretching, Popping, Locking -ak praktikatu eta gurekin egin bat. Estiloen borrokara gonbidatzen zaitugu eta bertan, zuk gustokoen duzun erritmoa dantzatzen defenditu. Dantza zure antzera sentitzen dutenekin elkartzeko zita bat. Zuen estiloa defendatzeko aukera izango duzue indar eta energi osoz. Denok elkarrekin kalea dantzaz beteko dugu!
Dantzaren Nazioarteko Eguna 2011
Arriaga Antzokiko Plaza (Bilbo)
Apirilaren 29an, 17:00etan
Dokumentuaren akzioak