Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Alurr taldearen ikastaroak

Dokumentuaren akzioak

Alurr taldearen ikastaroak

Alurr Dantza Taldeak hainbat ikastaro antolatu ditu. Ikastaroak dohainik dira, eta herritar guztiei zuzendurik daude. Jendea parte hartu dezan animatzen dute, plazako dantzak ikasteko aukera ederra baita, jaietan eta Alurr taldeak antolatzen dituen ekitaldi eta jardueretan parte hartu ahal izateko.

Apirilaren 16an (larunbata), goizeko 10:30etan, Alurr taldearen lokal zaharrean, plazako dantzen ikastaroa izango da. Guztientzat irekia eta dohainik.

Egun berean, eguerdiko 12:00etan, berriz, moñoa egiteko eta zapia buruan ipintzeko ikastaroa izango da.

Maiatzaren 3an, arratsaldeko 20:00etan, Alurr taldearen lokal zaharrean, plazako dantzen ikastaroa izango da. Guztientzat irekia eta doan.


Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.