Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

Dantzaren inguruko mahaingurua Euskadi Irratian

Dantzaren inguruko mahaingurua Euskadi Irratian

Dantzan 2011/05/05 11:25

Apirilaren 29an ospatu den Dantzaren Nazioarteko Eguna aitzaki hartuta, dantzaren inguruko mahai-ingurua burutu da Euskadi Irratiko Amarauna saioan. Tolosako Udaberri taldeko Juan Urretabizkaia, Santutxuko Gaztedi taldeko Joxean Cabarcos, Elirale konpainiako Pantxika Telleria eta Aiko taldeko Patxi Laborda aritu dira hizketan bertan. Irratsaioa entzungai jartzen dizuegu hemen ere.

Gehiago irakurri

Dantza ikastaroa Parisen Edu Muruamendiarazen eskutik

Dantza ikastaroa Parisen Edu Muruamendiarazen eskutik

Dantzan 2011/05/05 11:08

Parisen ospatuko diren "Journées Basques", euskal jardunaldien egitarau barnean, maiatzaren 17an, arratsaldeko 18:00etan hasita euskal dantza ikastaro bat emango du Edu Muruamendiarazek Marcel Landowski entzutegian. Dantzen hastapen ikastaro bat izango da Muruamendiarazek hilabete honetan Parisen emango duena eta edonori dago zuzendua.

Gehiago irakurri

Atzo edo Gaur

Atzo edo Gaur

Goixtiarrak Dantza Taldea - Hazparne 2011/05/04 13:44

Hegalka taldearen sorkuntza guzien ondotik eta Goixtiarrak dantza eskolaren 35garren urte mugakari, gure dantzari gaien ikusgarri bat aurkezten dugu belaunaldi guzieri.

Gehiago irakurri

"Zer porno?" La Fundicion aretoan

"Zer porno?" La Fundicion aretoan

La Fundicion 2011/05/04 13:25

SX Pulsioak proiektuak "1.go Fasea. Ze porno?" lana aurkeztuko du Bilboko La Fundicion Aretoan, maiatzaren 6, 7 eta 8an, arratsaldeko 20:00etan hasita. Zer porno? galdeketa Bilboko eta inguruko herritarrekin eta gizarte-mugimenduekin lankidetzan garatua izateko planteatu da. Sexualitateak eta pornografiak gure bizitzetan duten lekuaren ikuspegi eguneratua herritarroi itzul dakigun ahaleginean lehen urrats gisa. Horren helburuen artean dago, baita, daitezkeen imajinario eta fantasia erotikoak jasotzea eta formatu ezberdinetan proiektatzea.

Gehiago irakurri

Koreografia endogenoak eta exogenoak erro tradizionaleko herri dantza modernoan Bizkaian

Aingeru Berguices Jausoro 2011/05/03 08:20

Azken bi mendeetako euskal herri musikan eta organologian espezializatutako musikologoa naizen aldetik, hurbiletik jarraitzen dut eragileen eta horien ekoizpenen bilakaera esparru horietan. Ikuspegi horretatik, euskal kultura tradizional modernoarekin lotutako musika-, koreografia-, literatura-produktuak edo bestelako arloetako produktuak gero eta ugariagoak direla egiaztatzen dut, saihesteko hain zailak diren joera merkantilistek eta komertzialek babestuta. Ez da arraroa merkatutik eratorritako asaldura horrekin batera zoritxarrez ezer laguntzen ez duen beste osagai bat agertzea: zerbait egitearen aldeko bultzada urduria, zerbait hori batzuetan konpultsiboa eta, zoritxarrez, ondo hausnartu gabekoa izan arren.

Gehiago irakurri

Dantza Soltearen jardunaldien egitaraua

Dantza Soltearen jardunaldien egitaraua

Eusko Ikaskuntzako Folklore Saila 2011/04/29 11:43

Gehienbat dantza eta folklore taldeetako kideei, Akademietako irakasle eta monitoreei, dantzaren munduan diharduten musikariei eta hainbat diziplinatako ikertzailei zuzenduk izanik, Jardunaldi hauek publiko zabal batengana iritsi nahi dute era errazean eta aldi berean zorrotzean. Forma tradizionalak, lehiaketarako koreografiak eta dantza sortu berriak izango dira azalpenen eta eztabaidaren oinarria, baita prozesu historikoa, gizarte testuingurua eta geografia, musika eta koreografia esparruei dagokien guztia ere.

Gehiago irakurri

2012ko maskaradak Gamere-Zihigan

2012ko maskaradak Gamere-Zihigan

Dantzan 2011/04/29 11:21 1

2011ko Santa Graziko maskaradak bertan behera geratu baziren ere, gaur, oraindik, hilabete eskas geratuko litzateke aurtengoak amaitzeko. Batzuk amaitu gabe leudeke eta besteak, 2012. urtekoak, jadanik badakigu non izango diren: Xiberuko botzaren bidez jakin dugu datozenak Gamere-Zihigatarrek antolatuko dituztela.

Gehiago irakurri 1

Dantzagunea.net webgunea martxan da

Dantzagunea.net webgunea martxan da

Dantzan 2011/04/29 10:46

Gipuzkoako Foru Aldundiak dantzaren ikaskuntza eta sorkuntza prozesuak laguntzeko helburuarekin bultzatzen duen zerbitzua da Dantzagunea. Orain zerbitzu honen berri izateko eta bertako ekintzak jarraitu ahal izateko webgunea ireki berri dute: Dantzagunea.net.

Gehiago irakurri

Eifman Balletak Tchaikovsky dakar Bilbora

Eifman Balletak Tchaikovsky dakar Bilbora

Iratxe de Arantzibia 2011/04/28 12:49

Datorren maiatzaren 24ean, Bilboko Euskalduna jauregian izango da San Petersburgoko Eifman balleta. Arratsaldeko 20:00etan hasiko den emanaldian Errusiako ballet horrek Tchaikovsky izeneko lana aurkeztuko du.

Gehiago irakurri

Olaeta balletak bi emanaldi eskainiko ditu maiatzean

Olaeta balletak bi emanaldi eskainiko ditu maiatzean

Dantzan 2011/04/27 12:39

Datorren maiatzaren 14an lehenik eta 29an bigarrengoz Olaeta Balletak emanaldiak eskainiko ditu. Lehena Tafallan, bigarrena, aldiz, Biarritzen. Bietan, Olaeta Balletak elkarteak ballet klasikoa eta euskal folklorea uztartuko ditu. Biarritzen, ordea, ez da bakarrik arituko, bertako Oldarra Balletarekin batera taularatuko baita.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak