Olaeta balletak bi emanaldi eskainiko ditu maiatzean

2011/04/27
Olaeta balletak bi emanaldi eskainiko ditu maiatzean

Maiatzean Olaeta Balletak bi emanaldi eskainiko ditu. Lehena, maiatzaren 14ean, larunbata, arratsaldeko 20:00etan hasita Tafallako Ines Uriarte aretoan. Bigarrena, aldiz, Biarritzeko Kasinoan eskainiko dute, maiatzaren 29an, igandez, arratsaldeko 18:00etan. Azken horretan, ez dira bakarrik arituko Olaeta familiak berak sortutako  Oldarra Balletak ere parte hartuko baitu emanaldi honetan.

Olaeta Balletak elkarteak ballet klasikoa eta euskal folklorea uztartzen ditu, horrela, bi emanaldietan eskainiko dituzten ondoko koreografiak sortuz: Ama lurra, Gernika, Amaia operako ezpata-dantza, Azkoitiko zalduntxoak minuetoa eta Ondarruko Venecia.

Olaeta Balleta

Maiatzaren 14a, larunbata, 20:00etan.
Tafallako Ines Uriarte aretoan.


Olaeta eta Oldarra Balletak

Maiatzaren 29a, igandea, 18:00etan.
Biarritzeko Kasinoan.


Albistearen iturria: Olaeta Balletaren bloga