Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Sri Lankako talde bat gurekin
Eraiki Dantza Taldean prestatzen ari garen proiektua jakinarazi nahi dizuet, denon laguntzarekin aurrera eraman ahal izan dezagun.
Durangaldeko ezpata-dantzari eguna Zaldibarren
Igandean, ekainaren 12an, ospatuko da Zaldibarren Durangaldeko ezpata-dantzari eguna. Merinaldeko ezpata-dantzari taldeak bilduko dira eta ohiko dantza saioaren ondoren Juanito Lasuen omenduko dute.
Australiara dantzak irakastera
Garikoitz Otamendi eta Lael Uberuagarra dantzariak Australiarantz abiatuko dira igandean bertako Euskal Etxe batean hilabetez dantzak irakastera.
Grabazio-estudioa Portugaleteko Elai-Alain
Portugaleteko Elai-Alaik grabazio-estudioa prestatu du bere akademian. Estudio hau oro har musikoei zuzenduta dago eta batez ere musika tradizionalaren alorrean dihardutenei.
Euskal dantza irakasleak Musika Eskoletan
Orioko Udalak lehiaketa librea deitu du Danbolin Musika Eskolako irakasleak ordezkatzeko zerrendak osatzeko. Flauta, Saxoa, Klarinetea, Perkusioa edo Biolineko irakasleei zuzenduta dago, baina baita Euskal Dantza ere.
Joxemiel Bidadorrek dantzari buruzko lan batekin irabazi du Unamuno saria
Dantzaren erreforma Euskal Herrian izeneko lanarekin irabazi du Joxemiel Bidador-ek Bilboko Udalak antolatzen duen Miguel de Unamuno saiakera saria.
Dantza tradizionaleko irakasleen lan-poltsa deialdia Bilbao Musikan
Dantza eskolak emateko dantza tradizionaleko irakasleekin lan-poltsa osatzeko deialdia egin du Bilbao Musikak. Hona hemen deialdiaren xehetasunak:
Esteban Berazadi hil da
Larunbatean hil zen Esteban Berazadi dantzari eta dantza-maisua, 88 urte zituela, astea Donostiako Ospitalean pasa eta gero. Astelehenean erori egin zen etxean, eta buruan jasotako kolpeak eraman du Esteban.
Gaizka Barandiarani omenaldia
Gaizka Barandiarani omenaldia egingo zaio datorren igandean, maiatzaren 15ean, Donostian. Dantzaren alorrean egindako ikerketa eta idazlanengatik nabarmendu da 89 urte dituen jesuita. Hona Euskal Dantzarien Biltzarrak eta Euskal Herriko Txistularien Elkarteak presatu duen egitaraua:
Bizkaiko Dantzari Eguna Erandio Goikoan
Bizkaiko Dantzari Eguna ospatuko da datorren maiatzaren 15ean Erandio Goikoan. Ekitaldiak bezperan hasiko dira, bailarako dantza taldeek egingo duten emanaldiarekin, eta igandean berriz Bizkaia osotik etorritako dantza taldeen jaia.
Dokumentuaren akzioak


