Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Jose Garmendia Arruabarrenaren agurra
Iztuetaren bizitza eta lanei buruz egindako ikerketengatik nabarmendu zen Jose Garmendia Arruabarrena hil da. 1925ean, Zaldibian, jaio zen eta 79 urterekin hil da.
Iñauteriak Beasainen
Badira urte batzu Iñauteri giroa bultzatzearren Beasainen ospakizun hau antolatzen dela, honela aldi berean euskal iñauteriak herriko jendeari gerturatzea lortu da.
Dantza sustatzeko Jaurlaritzaren 2004ko diru laguntzak
Koreografia sorkuntza, dantza lanen ekoizpena, bira artistikoetarako eta formakuntzarako 2004ko dirulaguntzen zerrenda argitaratu du Eusko Jaurlaritzak. Denera 134.784 Euro eman ditu Kultura Sailak.
Emakumeak Donostiako kaldereroetan
Alde zaharreko kaldereroen konpartsan emakumeek ere parte hartuko dute aurten lehen aldiz. Orain arteko konpartsa bi taldetan banatu da, batzuk emakumeak onartuko dituzten eta besteek ez.
Lehen maskaradak urtarrilaren 30ean
Urtarrilaren 30ean kaleratuko dira 2005eko lehen maskaradak. Ohi bezala, maskaradarien herrian bertan, Altzürükün, egingo da lehen agerraldia.
Galdakaoko Andra Marik 50 urte
Mende erdia bete eta ospatuko du 2005ean Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak. Urte osoko ospakizun egitarau zabala prestatu dute. Denetarik izango da bertan, nazioarteko taldeak, euskal dantza taldeak, erritualak eta ikuskizunak, kulturaldiak eta erromeriak.
Goierriko dantzen ikuskizuna Ataunen
Joxemiel Barandiaran Kulturaldia dela eta, AURTZAKA dantza taldeak bere GOIERRIKO izeneko dantza-ikuskizuna emango du Ataunen. 2005eko urtarrilaren 8an, 19.00etan, Ataungo Antzokian.
OteHitzari biraka
Urtea amaitu baino lehen aipagai izan genuen Kukai ikuskizun berria prestatzen ari zela. Dagoeneko lanak aurreratu samarrak daude eta hilabete honetako 27, 28, 29 eta 30ean izango dira aurkezpeneko emanaldiak Donostiako Antzoki Zaharrean.
Dantza ikastaroak Ikasfolken 2005ean
Bilbao Musikak dantza tradizionalaren inguruko ikastaro eskaintza berria prestatu du Ikasfolk programaren bidez 2005erako. Bost ikastaro dira eskaintza honetan, irakasleentzat, umeentzat eta dantzazaleentzat bideratuak. Larraitz Artetxe eta Patxi Laborda izango dira irakasleak.
Altzürükük emango ditu aurtengo maskaradak
Altzürüküko gazteak 2005eko neguan Zuberoako hainbat herritan eskainiko dituzten maskaradak prestatzen ari dira.
Dokumentuaren akzioak