Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Hitzaldiak Nafarroan III: Joxemiel Bidador

Dokumentuaren akzioak

Hitzaldiak Nafarroan III: Joxemiel Bidador

2005/12/05 15:25

Joxemielen asmoa ez zen izan dantzari buruzko bibliografiaren gainean aritzea (liburuak aipatu eta komentatzea) horri buruzko beste liburu batzuk ere badirelako merkatuan. Dantza taldeen liburutegiari buruz solastu zen.

Beharrezkoa al da dantza taldean liburutegi bat izatea? Joxemielen ustez bai. Hala ere badira horren inguruan egin beharreko lan batzuk.

1-Liburutegiaren beraren eraketa: Liburuak erosi behar dira. Horrek dirua eta denbora suposatzen du, baita liburutegia handitzeak ere.

2-Mantenua: Arazoa pertsonala da oraingoan. Norbait arduratu behar da liburu horietaz. Entsaiotan denbora "galtzen" egoteaz gain zein dago prest liburutegi bat ordenatzeko? . Zerbitzua ere eskaini behar da: mailegua, irakurketarako tarteak..., katalogazioa zaindu behar da, informatizazioa... liburu bakoitza non den jakiteko.

3-Berriztatze etengabea: Liburu berriak karrikaratzen dira, ikerketa berriak egiten dira, teoria berriak,... Liburuzainak hori guztia kontrolatu behar du. Noski, antzinako liburuak ere ezagutu behar ditu: Iztueta, Larramendi,...

4-Garbiketa: Liburutegia bete delarik zein liburu erretiratu. Taldea desegiten bada zer egiten da liburu horiekin? Agian beste talderen batendako mesedegarri izaten ahal dira.

5-Espazioa: Tokirik badugu liburutegia sortzeko?

Liburutegia komenigarria da, arazoak arazo, baina sen ona aplikatu behar dugu. Urtean 5 dantza saio eta diru-laguntza handirik ez duen talde batek agian ezin du liburutegi mardulik izan (ez zaio komeni). Badira taldeaz goitiko beste erakunde batzuk.

EDB: Nafarroako ordezkaritzan bada liburutegia. Ortzadarrek ere liburutegi aberatsa du. Liburutegi Publikoetan ere badira gauzak. Horiek denak probetsagarri dira. Agian aski da katalogo edo zerrenda batzuk edukitzearekin, liburu bakoitza non dagoen jakiteko (EDBn, Ortzadarren, Liburutegian,...Nafarroako kasuan).

SUSTAPENA:

Mila liburu izan arren irakurlerik ez bada, zer? Beste transmisio modu batzuk bilatu behar dira. Ahozko tradizioa oso garrantzitsua da. Entseguetan ordu asko ematen ditugu. Entseguetan dantzak ikasteaz gain, dantzen inguruan ere ikasten ahal dugu. Ahozko tradizioa landu eta "ahozko liburutegia" sortzea ez legoke gaizki. Formazioa eta dibulgazioa, biak dira garrantzitsuak.

Benetazko Txiste bat orain: -Zein jantzi da zuk daramazuna?- ikusle batek. -Luzaideko harakinez jantzita noa- erantzun zion zapurrak.

Horrelako egoerak sahiestu behar ditugu. Ez gara dantza batzuen jakitun soilak, ohitura batzuen gordetzaile ere izatea egokitu zaigu, eta era berean tradizio hori erakutsi behar dugunak ere gu gara. "Museo bizidunak" gara (edo izan beharko ginateke).

Liburutegia ez da taldearen artxiboa. Talde guztiek dokumentazio kantitate handia sortzen dute (fakturak, helbide erabilgarriak, dantzarien zerrendak, bileren aktak,...). Hori ez da liburutegia, artxiboa baizik.

Hala ere beste herrialdeetako taldeen informazio triptikoak, afitxak, pegatinak,... hori guztia egokiago legoke liburutegian, nahiz eta normalean artxiboan gordetzen diren horrelakoak. Gure formazio kulturalaren zati dira horiek, beraz, hobe liburutegian.

Liburuzainaren figura sortu beharko genuke dantza taldeetan.

Ze FONDO MOTAK eduki behar dugu liburutegian?

  • Liburuak, aldizkariak, artikuloak, berri-laburrak, norberak sortutako lanak, partiturak (musikari berriendako adibidez),...
  • Ikusentzunezkoak: argazkiak, bideoak, musika edo irudi grabazioak, CDak (gure errepertorioaren musika), DVDak,...
  • Internet: Ez da posible liburutegi duin bat izatea internet gabe. Informazio asko eskura (adibidez Iztuetaren liburu osoa eskegita dago sarean). Ordenagailua ezinbestekoa da ere katalogazio guztia informatizaturik edukitzeko.

FONDO BASIKOAK (batez ere talde "urbano"-endako):

1-DANTZARI BURUZKO TEORIA OROKORRARI buruzkoak

2-EUSKAL DANTZARI buruzkoak

3-MUSIKOLOGIA (partiturak, musika tresnak jotzeko metodoak,...)

4-IKUSENTZUNEZKOAK: CDak, saioen grabazioak, beste grabazio batzuk

5-INTERNET: web interesgarrien loturak agertzen diren artxibo bat sortu ordenagailuan.

6-BITXITASUNAK: triptikoak, pegatinak, afitxak,...

Lehenengo 2 puntuak garatu zituen ondoren:

1 DANTZARI BURUZKO TEORIA OROKORRARI buruzkoak:

  • Grove's Dictionary of Music and Musicians: 20 liburuki, ingeleraz, musika mota ezberdienei buruzko sarrera interesgarriak (gabota, valsa, zarabanda,... adibidez). IRUÑEKO San Franziskoko liburutegi publikoan eskuragarri dago.
  • Compendio de musicología. Jacques Chailley. Alizanza: Dantzari buruzko informazioa sarri musikari buruzko liburuetan topatuko dugu. Dantzari buruzko kapitulo bat du liburu honek (Marie-Francoise Christout-ek idatzia). Dantzari buruzko bibliografia topatzeko interesgarria.
  • Historia Universal de la Danza, Curt Sachs. 40. hamarkadan publikatu zen gazteleraz, Buenos Airesen. Oso zaila da eskuratzen. Mugimenduak, dantza motak, formak, musika, historia,... jorratzen ditu.
  • The Story of Dance Music, Paul Nettle: Dantzaren Historiari buruz. Argentinan gaztelerara iztulitakoa. Iruñeko San Franzisko liburutegi publikoan eskuragarri.
  • La danza y el ballet, Adolfo Salazar.
  • Formas preclásicas de la danza. Louis Horst
  • La danza. Sergei Lifar.

ESPAINIAKO AUTOREAK:

  • Noticias del Folklore. Alejandro Guichot
  • Folklore y costumbres de España. Carreras Candi. Dantzari buruzko kapituloa Aureli Capmany kataluniarrak idatzia da. Baile, Danza eta Sarao-ren arteko ezberdintasunak zehatzen ditu. Euskal dantzei buruz esaten dituenak nahiko egokiak dira.
  • Folklore y costumbres de España. Joaquin Mª Navascués.
  • Manual de Folklore. Hoyos Sainz, Luis de y Hoyos Sancho, Nieves.
  • Tesoro del folklore español. José Manuel Gómez-Tabanera.
  • La danza en el mito y en la Historia. Luis Bonilla. Dantzaren Historiari buruz, Sachs eta Nettle-ren gisakoa.
  • Historia de la música española. 7. alea: música folklórica. Josep Criville y Bargalló ____________________________________________________________

2 EUSKAL DANTZARI BURUZKOAK:

BIBLIOGRAFIA ERREPERTORIOAK (oso erabilgarriak):

  • Jon Bilbao. Auñamendi enziklopediaren menpe (Nafarroako Artxiboan zegoen, Gasteizko Sancho el Sabio liburutegian eta Donostiko Koldo Mitxelenan ere bai).
  • "Materiales para una bibliografia sobre danza vasca". Joxemiel Bidador. Cuadernos de Etnografia de Navarra. Autoreen aurkibidea.
  • Invitación al estudio de la danza tradicional en el País Vasco. Kepa Fernandez de Larrinoa, Oier Araolaza, Emilio Xabier Dueñas. Autoreen aurkibidea. Zaharkituta geratu da pixkat. Interneten balego,...(katxis!). Txistulariak aldizkarian agertzen den informazioa ez dago bertan. Dokumentazio zentroei buruzko informazioa ere agertzen da. (Oso erabilgarria).

Liburuen digitalizazioa oso garrantzitsutzat jotzen du Joxemielek. Imajinatu bibliografia errepertorio osatu bat interneten liburu bakoitzarekin lotutako asteken bidez. Susa argitaletxeak armiarma.com-ekin egin duen gisako zeozer. Dantzariak aldizkaria digitalizatu!!!!!

Interneteko helbide interesgarriak:

Liburuak

  • Dantzak. Juan Antonio Urbeltz. Berrargitararpen bat mereziko luke.
  • El Carnaval. Julio Caro Baroja. Taurus
  • La Estación del amor. Julio Caro Baroja. Taurus. Udaberriaren inguruan.

HERRIALDEKA

  • GIPUZKOA: Guipuzcoaco dantza gogoangarrien condaira edo historia. Juan Ignazio Iztueta. Armiarma.com-en dago.
  • BIZKAIA: Danzas de Bizkaia. Jose Luis Etxebarria Goiri.
  • NAFARROA: Danzas y Bailes de Navarra. Mikel Aranburu.
  • IPARRALDE: (...)
  • DANTZARIAK ALDIZKARIA

Nire zinta bukatu da. Ia Joxemielek berak osatzen ahal duen zerrendatxo hau. Ez da asko geratzen.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.