Dokumentuaren akzioak
Oroimenaren haritik
Guzti honen ondorioz, esan daiteke, gutxitan kezkatu garela egindako ekarpenak aldarrikatzeaz, eta besteen eskuetan erabiliak (oker erabiliak askotan) ikusi ditugunean isildu egin gara, beharbada kontu hauek erreibindikatzea gure artean ondo ikusia ez dagoelako eta egia esan horretarako energia asko erabili beharra denez, nahiago izan dugulako aurrera jo, atzera begira egon beharrean.
Azkenaldi honetan halaere, dantzari belaunaldi berrien zenbait jardueretan batipat, informazio hutsune nabarmenak antzeman ditugu, eta irudipena daukagu, batek baino gehiagok, egun dauden zenbait koreografia, eszenaratze, urrats, doinu, aldaira eta abar besterik gabe eta betidanik hor daudela pentsatzen dutela.
Irudipen honek bultzatuta, oraingo honetan denbora pixka bat hartu eta memoriaren hariari tiratuaz, ARGIA eta IKERFOLKetik egindako ekarpenen idatzizko arrastoa uztera animatu gara.
Oroimen jarduera honek euskal dantza tradizionalen eremuan zenbait mugarri edo data nagusi dakartza gogora, bertan guk egindako ekarpenek izan duten hedapen eta erabilpen zabala ikusirik, esanguratsuak eta garrantzizkoak iruditzen zaizkigunak.
Hona beraz Oroimenaren haritik prestatu dugu oroit-idazkia.
Ikus baita ere Juan Antonio Urbeltzek Euskal dantza. Sinboloen inguruan libururako idatzitako Argia oroitzapen gisa (eusk) - Argia como memoria (gazt) artikulua.
Dokumentuaren akzioak