Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Greziako dantzen ikastaroa Donostian

Dokumentuaren akzioak

Greziako dantzen ikastaroa Donostian

2005/11/17 21:25

Greziako soka-dantzen ikastaro honetarako dantza-maisuak Greziatik etorriko dira. Vassilis Tsounis eta Efthy Routi izango dira irakasleak. Biak, Dora Stratou taldeko dantzari ohiak dira. Dora Stratou Greziako dantza elkarte garrantzitsuenetakoa da, eta Atenan bertan Dora Stratou antzokian eskaintzen dituen emanaldiak ezagunak dira mundu osoko folklore zaleentzat.

Ikerfolk elkarteak antolatutako ikastaro hau edonori irekia dago, eta ez dago aldez aurretik izena eman beharrik. Nahikoa da ikastarora bertara agertzea. Donostiako Loiola auzoan, Arteleku zentroko dantza gelan izango da ikastaroa (ikusi hemen bertara iristeko planoa). Hauek dira ikastaroaren data eta ordutegiak:

  • Abenduak 1, osteguna, 20.00-22.00
  • Abenduak 2, ostirala, 20.00-22.00
  • Abenduak 3, larunbata, 11.00-13.00
  • Abenduak 4, igandea, 11.00-13.00

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.