Dokumentuaren akzioak
Hitzaldiak Nafarroan I: Patxi Laborda
Ordu bateko hitzaldia izan zen larunbatekoa, 6 taldetako 20-25 kide inguratu ginen (gutxiago espero genituen, egia esan) eta uste dut Patxiren hitzek baten bati kortozirkuitoa eragin ziotela buruan. Ez da gutxi. Solasaldia mamitsua izan zen, beraz ia ez naizen sobera luzatzen.
Hitzaldi hauek martxan jarri genituenean Nafarroako dantza taldeen artean nabaritzen ditugun hutsuneak betetzen saiatzea jarri genuen helburu. Dantzari izateak ez du dantzari buruz jakitea bermatzen (batzutan dantzan jakitea ere ez du bermatzen, pentsa).
Patxik Historian zehar dantzak izan duen bilakaera eta horrek gure dantzetan nola eragin duen azaldu zigun. Puntuka eginen dut azalpena bestela zuek ezezik ni ere erotuko bainaiz:
- Patxiren ustez dantza maisuak folklorean aditu izan beharko lirateke. Hau da, jakin beharko lukete ezberdintzen dantza baten atal ezberdinen jatorria: Koreografia, musika, janzkera, testuingurua... Horri buruzko informazio zehatza jasotzea oso zaila suertatzen da maiz, horregatik "konparatutako folklorea"ren iturrira jo behar dugu. Euskaldunok ez gintuen Aitorrek sortu eta beraz, pentsatzekoa da gure inguruak baldintzatu dituela gure dantzak ere. Inguruak ematen dizkigun datuen bitartez gure folklorea ulertzeko hipotesiak botatzen ahal ditugu. Horretarako Patxik logika eta xumetasuna erabiltzea aholkatu zigun.
- Historiako garai ezberdinei errepasoa eman zien ondoren. Garai horretako bakoitzak gure dantzetan nola eragin duen erakusten saiatu zen (hona hemen lapurben oso laburtua, luzea izanagatik ere)(laburpen batek eragiten ahal dituen inkoherentziak eta erruak barkatuko dizkidazue):
HISTORIA AURREA: Borobil itxurako dantzak patipat, suaren inguruan egiten zirenak. Koreografia mota zaharrenetakoa. Gure dantzetan adibide asko ditugu.
GREZIA: Ejerzitoak izan dira neurri handi batean kulturaren garraiobide. Greziaren eragina ere heldu da gugana (soka-dantzak esaterako).
ERROMA: Kultura katalizatzailea izan zen. Handik eta hemendik jaso eta kultura beste lekuetara barreiatu zuen.
ERDI AROA: Dantzen babes zentzua (izurritearen aurka adibidez). Dantzen debekuak izan ziren garai hartan. Dantzak kaosa eta anabasa eragiten zituen eta horrek poterearen gainbera ekar zezakeen.
BERPIZKUNDEA: Dantza maisuen agerpena. Dantzari profesionalena ere bai. Iruñean dantza maisu kurioso bat izan zen: Sanson Galante, Toskanarra. Pentsatzekoa da italiarra izanda, bertako pausoak ekarriko zituela gurera. Gure dantzetan berpizkundeko dantzen aztarna garbiak topatzen ahal dira: pauso sinplea, kontrapasa,...
AMERIKA: Amerikako kultura indigenetan ere topatzen ahal dugu antzekotasunik. Izan ere, errito asko unibertsalak dira eta gure dantzak ulertzeko ere balio dute.
BARROKOA: Dantzen estruktura asko moldatuak dira garai honetan eta gaur egun arte mantendu dira. Dantza mota batzuk nabarmentzen dira: Bourrea, Gavota, minuea,... horiek denak gure dantzetan ageri dira. Dantzatzeko postura asko garai honetatik datoz. Nafarroako erriberako paloteadoek, adibidez, garai honetan dute jatorria.
XVIII-XIX. MENDEAK: Napoleonen eragina (ez berea zehazki). Euskal herritarrak dantzari ospetsuak ziren. Napoleonen ejerzitoren zerbitzu militarrak 8 urte iauten zituen eta balleta derrigorrezko ikasgaia zen. Dantza maisuen bila Euskal Herrira (iparraldera) jo zuten usu. Balleta eta euskal dantzaren arteko hartuemana sortzen da (batek bestetik edaten du, eta alderantziz). Ejerzitoak berriz ere kulturaren garraiobide bilakatzen dira. Kontradantzak datoz europatik: Vals, Mazurka, Polka,... Arropa eta musikaren erritmoetan ere nabaritzen dira ejerzitoen eraginak.
KARLISTALDIAK: Liberalak garaile. Hiriko kultura azpimarratzen da, herriko kulturaren kaltean. Liberalek bat egin zuten elizarekin. Honek eragin handia izan zuen dantza sozialetan, debekuen erruz. Dantzak zuen jolas eta dibertsio kutsua desagertarazi nahi izan zuten.
TRADIZIONALISMOA: Herri kulturaren berreskuratzen saiakera, baina ikuspuntu nahiko atzerakoi batetik egindakoa: Euskal Herritarrak onenak gara, kanpotik etorritakoa txarra da. Folklorea herria pozik mantentzeko erabiltzen du potereak (bere kontra oldartu ez dadin). Boteredunak dantzetan parte-hartzaile (Alkateak soka dantzetan). Folklorearen alderdirik zaharkituena mantentzen da.
XX MENDEA: Sección Femenina. Acción Catolica. Dantzaren erabilera politikoa. Uniformizazioa. Dantzen birsortze eskasak. Honen barruan:
DANTZA TALDEEN SORKETA: Identitatea azpimarratzeko. Dantza talde "generalista" eta Herrietako dantza taldeen arteko lehia: Innobazioa vs purismoa. Purismoari buruzko gogoeta egin zuen Patxik. Noizko tradizioan oinarritua? Gure dantzetan aldaketa aunitz izan baita azken mendean: 17 minutuko larrain dantza edo 12 minututakoa? Baxe Nafarroako dantzak borobilean edo aurrera begira?... Erlatiboa da.
- Patxiren ustez hausnarketa garaian gara. 4 gai azpimarratu zituen:
DIBULGAZIOA: Irakasten badakigu? Dantzak plazan behar bezala agertzeko gai gara?
KREAZIOA: Zertarako? Ze helbururekin? Zertan oinarrutuz? Ezagutzen dugu gure lekua zein den gure testuinguruan? Koherentziaz sortzen dugu?
TENDENTZIA BERRIAK: Folkloretik abiatutako ikuskizun berriek aukera aunitz zabaltzen dituzte, baina hori ez da folklorea. EMAKUMEAREN PAPERA: Nola egin haien presentzia areagotzeko?
- ETORKIZUNA: Globalizazioa: Lehen fokloreak identifikatzen gintuen. Orain gure burua identifikatzeko erabiltzen dugu folklorea. Krisian al dago dantza? Noiz ez da krisian izan? Enpresariek dioten bezala, metodo berdinekin emaitza berdinak.
FINI
Txaparen puntu honaino heldu bazara: ZORIONAK!!!!! Patxik askoz dibertigarriago egin zuen azalpena. Patxi: Akatsik ikustekotan zuzendu, eh!
GOGORATU beste 3 hitzaldi geratzen direla oraindik. Guztiondako irekita:
- AZAROAREN 12an PEDRO ROMEO: Euskal dantzak eta jantziak.
- AZAROAREN 19an JOXEMIEL BIDADOR: Dantza talde baten oinarrizko bibliografia.
- AZAROAREN 26an KARLOS SANCHEZ EKIZA: Dantza eta musika, oinarrizko ezagutzak.
Dokumentuaren akzioak