Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Bizkaiko Dantzari Eguna Erandio Goikoan
Bizkaiko Dantzari Eguna ospatuko da datorren maiatzaren 15ean Erandio Goikoan. Ekitaldiak bezperan hasiko dira, bailarako dantza taldeek egingo duten emanaldiarekin, eta igandean berriz Bizkaia osotik etorritako dantza taldeen jaia.
Dantza sustatzeko diru laguntzen deialdia 2005
Dantza sustatzeko diru-laguntzak emateko Agindua argitaratu du Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailak. 150.000 euro banatuko dira (iaz 135.000) koreografia sorkuntza, dantza-lanen ekoizpena, bira artistikoak eta prestakuntza eta ikastaroetarako.
Le Basque, dantza historikoa Errenterian
Erregelak eta Ensemble Diatessaron taldeen eskutik Le Basque izeneko ikuskizuna eskainiko da datorren maiatzaren 17an Errenterian. Dantza historikoa eta dantza tradizionalaren arteko uztarketa da Le Basque .
Dantzaren Nazioarteko Eguna
Gaur, apirilak 29, Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzen dugu. Izan ere gaurko egunez, 1727an jaio zen Jean Georges Noverre, dantzaren erreforma bideratu zuen koreografo frantziarra.
Escena dantza jaialdia Nafarroan
Apirilaren 29an, Dantzaren Nazioarteko Egunean, abiatuko da Antsoain-en Escena dantza jaialdia. Hilabetez, Nafarroako 11 herritan, 9 konpainiek 21 dantza emanaldi eskainiko dituzte.
Urtzi Aranburu sarituko du Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak
2005eko Dantzaren Saria Holandako Nederlands Dans Theater konpainiako Urtzi Aranbururi (Donostia 1972) ematea erabaki du Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak. Sari hauen hirugarren edizioa da 2005ekoa, eta apirilaren 29an, Dantzaren Nazioarteko Egunean jasoko du Urtzi Aranburu berak, Donostiako Udaletxeko areto nagusian, eguerdiko 12etan egingo den ekitaldian.
On Kixote Mantxakoa eta ezpata-dantza
On Kixote Mantxakoa gora eta behera ari dira egunotan komunikabideak, liburua argitaratu zela 400 urte direla aitzakitan hartuta. Gu ere apuntatu gara modra eta Cervantes-en liburuan datorren dantzari buruzko pasarte bat jasotzea pentsatu dugu.
Gaizka Barandiarani omenaldia eta Donostia Dantzan
Erromeria izango da maiatzaren 15ean Donostiako Konstituzio enparantzan. Erromeriaren helburua Donostiako garai batean erromerian dantzatzen ziren dantzak ikastea izango da.
Dantza tradizio berri bat Arraterako
Dantza tradizio berri bat sortzera goaz. Arraten egingo dugu, Arrateko Amaren egunean, irailaren 8an. Tradizioa eta berria kontrajarriak direla pentsa liteke, baina uste dugu tradizioak berezkoa duela berri izatea, eta sortuko ditugun dantzak berriak bezain tradizionalak izatea nahi genuke.
Dantzaren hilabetea
Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldiak antolatu ditu; horrenbestez, aurtengoa izango da jardueren egitaraua antolatzen dugun hamargarren aldia, beren lanbidea omentzeko helburua duena.
Dokumentuaren akzioak