Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Eskoletarako emanaldiak eta dantzari berri bat

Dokumentuaren akzioak

Eskoletarako emanaldiak eta dantzari berri bat

dantzan.com
2007/04/19 11:32
Bigarren urtez jarraian, DANTZAZ elkarteak ikastetxeei Dantzaren inguruko hezkuntza-jarduera proposatu die. Hiru egunez, 2007ko apirilaren 24an, 25ean eta 26an, Ballet Biarritz junior 2 konpainiak Biarritzeko Zentro Koreografiko Nazionaleko zuzendari Thierry Malandainen koreografia bat bilduko duen programa berezia aurkeztuko du.

Nahi duten ikastetxeentzat, jarduera pedagogiko horrek dantzarako sarrerako mintegi bat ere bilduko du Josu Mujika dantza-irakaslearen eskutik. 

Beste edozein informazio jasotzeko DANTZAZekin harremanetan jar zaitezke 943 29 80 27 telefono-zenbakian.

Dantzari berri bat

Bestalde, Erick Ordriozola Mugazgaindiko Konpainia Gazteko dantzariak Kanarietako Gran Balletarekin kontratua lortu berri du.  Denboraldi amaiera bitarte Gabriel BARRENENGOAk ordezkatuko du eta hori, bere aldetik, 2007ko irailetik aurrera Béjart Ballet Laussaneko kide izango da.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.