Dokumentuaren akzioak
Albisteak

Gipuzkoako dantzak sarean
Sarean dago Gipuzkoako Dantzak, Gipuzkoako dantzei buruzko informazio zabala, argazkiak, bideoak, azalpen historikoak, deskribapenak, eta dantza horiek hobeto ezagutzeko eta dantzatzeko material argigarria eskaintzen duen webgunea.

Dantza Plazan Gasteizen
Ostiral honetan, maiatzaren 5ean, abiatuko da Gasteizen, Folklore Akademiak antolatzen duen Dantza Plazan egitaraua. Plazan dantzak sustatu, eta mota bhonetako erromeriak antolatzen aitzindariak izan dira Gasteizen eta hamabost urteko eskarmentua dute zeregin honetan. Ostiralean hasi eta abuztuko jaietan egingo den saiorarte zortzi ekitalditan gozatu ahal izango da dantzaz eginez Gasteizen.

Errenteria Dantzan
Ballet Biarritz-en emanaldia, Gaztedi dantza taldearen kabalkada eta Ereintza dantza taldearen emanaldi berezia dira maiatzaren 1ean ospatu den Dantzari Txiki egunarekin abian jarri den Errenteria Dantzan jaialdiko osagai garrantzitsuenak.

Aurpegi berriarekin dator dantzan.com
Ez dago esan beharrik, konturatuko zineten noski, dantzan.com aurpegia garbituta, edo berrituta, datorrela gaur. Aurpegia aldatu da, eta barruko tripak ere goitik behera aldatu ditugu, nahiz eta lehen itxura batean, lehengo beretsua agertuko zaizuen. Izan ere, webgunea osorik berritu dugu, lehengo atalak errespetatuz, eta atal berri batzuk ere eskainiz.

Folklore Azoka Portugaleten
Datorren maiatzaren 6 eta 7rako Folklore Azoka prestatu du Elai-Alai Fundazioak Portugaleten. Musika eta dantza tradizional emanaldiak, artisautza, bertsolaritza, mota askotako tailerrak eta hitzaldiak bilduko dituzte maiatzako lehen asteburuan Portugaleteko hornidura-azokan.

Dantzaren sariak eta gala Gipuzkoako Dantzako Profesionalen eskutik
Alicia Amatriain, Jone San Martin, Conchita Martinez eta Jose Lainez-ek jasoko dituzte Gipuzkoako Dantzako Profesionalen Elkarteak ematen dituen dantzaren IV. Sariak.

Dantzaren Nazioarteko Eguna Getxon
Danza Getxo elkarteak hainbat ekitaldi prestatu ditu Getxoko Kultura Etxearen laguntzarekin Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko. Apirilaren 29an, Dantzaren Gala bat egingo da Getxo Antzokian arratsaldeko 19.00etan.

Iztuetaren Gipuzkoako dantzen liburua sarean
Juan Inazio Iztuetaren 1824ko liburu klasikoa "Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira edo historia" oso-osorik digitalizatuta dago dagoeneko Interneten. Susa argitaletxearen eskutik Klasikoen Gordailuan jaso dute Iztuetaren liburua. Testu osoa, kapituloka antolatuta, bertan irakurtzeko moduan dago, eta RTF dokumentu bezala jaitsi eta norberaren ordenagailuan gordetzeko moduan prestatuta dago.

Legazpiko ezpata-dantza berreskuratu zela 30 urte
Aurten, 2006. urtean 30 urte beteko dira Legazpiko Ezpata Dantza berreskuratu zela. Urteurrena ospatzeko Goiz Deia Txistulari Taldeak eta Sustraiak Dantza Taldeak hainbat ekitaldi prestatu ditu.

Ipar Euskal Herriko dantza sorkuntzen emanaldia
Zazpi talde eta 150 dantzariren parte hartzearekin Ipar Euskal Herrian dantza sorkuntza berriak prestatu dituzten hainbat lagunen lana ikusi ahal izango da Makean datorren apirilaren 28an.
Dokumentuaren akzioak