Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantza hirian 07 Donostia, Irun, Hendaia eta Baionan

Dokumentuaren akzioak

Dantza hirian 07 Donostia, Irun, Hendaia eta Baionan

2007/09/06 15:42
«Mugaz bestaldeko jaialdi honek dantza garaikidea plazaratzen du eta jendearenganako hurbiltasuna erakusten du. Antzerkiaren alternatiba izan nahi du eta arkitekturaren eta dantzaren arteko lotura sortzen du. Gainera, dantzari eta koreografoei marko berri bat eskaintzen die beraien lanak sortzeko orduan. Jaialdian ondare arkitektonikoak eta kultura ezberdinen hartu-emanek balio garrantzitsua hartzen dute Donostia eta Baiona uztartzen dituen Eurohiri horretan»

Dantza Hirian egitasmoa hiriko paisaiak batzen dituen nazioarteko sare batean dago (www.cqd.com). Gaur egun Europako eta Latinoamerikako 30 jaialdi independiente batzen ditu. Dantza Hirian-ek kaleak eta plazak erabiltzen ditu dantza garaikideko hainbat konpainien azken lanak jendeari erakusteko.

Jaialdi bat mugimenduan izenarekin ikuslea Eurohirian barrena murgilduko da hainbat toki ezberdin bisitatuz. 

Aurtengo egitasmoak jaialdiko eskaintza eta helburu zabalagoak izango ditu. Dantza Hirian jaialdia ezustekoz beterik egongo da eta bertako zein nazioarteko programa zabal batekin datorkigu: jolas-dantzak, irri-dantzak, antzerkia, hip-hop-a, bat-bateko dantza, dantza akrobatikoa.

Dantza sorkuntzarako hiriko toki ezberdinak erakutsiko dizkigun jaialdia. 


Dantza Hirian 07

Mugaren Bi Alde II. Dantza Jaialdia hiri paisaietan

  • 2. edizioa - Euskal Eurohiria
  • Donostia / Irun / Hendaia / Baiona 
  • 2007ko irailaren 12tik 22ra 
  • Doako ikuskizunak


Egitaraua

Donostia - Irailak 14

12:00tan Koldo Mitxelena Zelaigunean - Ertza dantza - Asier Zabaleta (Donostia) 

12:30tan San Martín Merkataritza Gunean - TRIBAL SARONG (Camboya-Brusela) “APSARA” 

18:00tan Boulevard-eko Kioskoan - ERTZA DANTZA - ASIER ZABALETA (Donostia) 

18:30 Boulevard erdian - TRIBAL SARONG (Camboya-Bruselas) “APSARA” 

19:00tan La Bretxa Merkataritza Guneko zelaigunean - CAFE MUT (Linz-Austria) “HOTEL EDEN” 

19:30tan Boulevard-eko Kioskoan - THE CIRCLE OF TRUST (Zaragoza) “IN THE CIRCLE” 


Irun - Irailak 15

18:00tan Zabaltza Plazan - CYRIELLE ASCIACH Y JOSEPH LESTRILLE (Burdeos) “TÊTE À TÊTE” 

18:30tan Mendibil Merkataritza guneko zabalgunean - TRIBAL SARONG (Camboya-Brusela) “APSARA” 

19:30tan Justizia Jauregian - CAFÉ MUT. (Linz - Austria) “HOTEL EDEN” 


Hendaia - Irailak 21

15:00tan Gaztelu Zahar Frontoian - CECILIA COLACRAI Y JORGE ALBUERNE (Barcelona) “GIRA” - eskola umeentzat


Baiona -  Irailak 22

11:00tan Port de Castets Plazan - CYRIELLE ASCIACH Y JOSEPH LESTRILLE (Bordele) “TÊTE À TÊTE” 

11:30tan Merkatu inguruan - ENEKO ALKARAZ (HONDARRIBIA) « GOZARI GOXO » 

16:00tan 5 Cantons Plazan - CYRIELLE ASCIACH Y JOSEPH LESTRILLE (Bordele) “TÊTE À TÊTE " 

16:30tan Lacarre Plazan - CECILIA COLACRAI Y JORGE ALBUERNE (Bartzelona) “GIRA” 

17:00tan Rue dEspagne-en - MATXALEN BILBAO (Bilbo) “HAIKU 4” 

17:30tan 5 Cantons Plazan - ENEKO ALKARAZ (HONDARRIBIA) « GOZARI GOXO » 

18:00tan Lacarre Plazan - THE CIRCLE OF TRUST (Zaragoza) “IN THE CIRCLE” 
 

Ekintza paraleloak

Bideo zikloa

Irailak 12, 13, 14 FORUM DE FNAC (Donostia).

Irailaren 17tik 22ra Udal LIBURUTEGI (Baiona)

Ziklo honetan CQD (Ciudades Que Danzan) Nazioarteko Sarean dauden eta hiriko paisari buruzko programazioa erakusten duten jaialdi independenteen hainbat erreportai eta dokumental egongo dira ikusgai . Sarearen beraren bideo sorkuntza eskainiko da eta jaialdiak ezagutuko ditugu: Díes de Dansa (Bartzelona), Lekuz Leku (Bilbo), Trayectos (Zaragoza) eta Dantza Hirian (Baiona-Donostia Eurohiria). 


Antolaketa: I.D. Iniciativas Danza (Donostia) - Atelier (Hendaia) 

Zuzendaritza: Myriam Arkaia

Komunikazio plana: Céline Petrissans 

Konpainiak :

  • Ertza Dantza / Asier Zabaleta (Donostia)
  • Matxalen Bilbao (Bilbo)
  • Eneko Alkaraz (Hondarribia)
  • Cafe Mut (Linz - Austria)
  • The Circle of Trust (Zaragoza)
  • Cecilia Colacrai eta Jorge Albuerne (Bartzelona)
  • Yinphun Chiem. Tribal Sarong (Camboya - Brusela)
  • Cyrielle Asciach et Joseph Lestrille (Bordele - Frantzia) 


www.dantzahirian.com

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.