Dokumentuaren akzioak
Albisteak

Urbeltz AEBtan izango da hitzaldiak eskaintzen
NABO (Ipar Ameriketako Euskaldunen Elkartea) erakundeak gonbidatuta Ameriketako Estatu Batuetako hiru unibertsitatetan hitzaldiak eskainiko ditu Juan Antonio Urbeltzek urriko azken astean. Reno, Bakersfield eta Boisen izango dira hitzaldiak.

San Migeletan dantzan
Iurretako San Migelak bihar hasten direla eta dantzarik ez dela faltako gogorarazi digu Juan Antonio Aromak <dantzan> posta zerrendan. Badu zerbait San Migelek dantzariontzat, izan ere hainbat herritan dantzatzen da santu horren aitzakitan. Iurreta, Markina-Xemein, Cortes edo Iruran dantzak izango dira biharko egunez.

Ablitaseko paloteadoa Mendianikeren eskutik
Asteburu honetan Rosarioko Ama Birjinaren omenez dantzatzen den Ablistaseko paloteadoa egingo du Ablitas herriko Mendianike dantza taldeak. Datorren larunbatean izango da, 2006ko irailaren 30ean, eta aurreko urteetako egitaraua izango du aurtengoak ere.

Mutxiko Eguna Arrangoitzen
Mutxiko eguna ospatuko da datorren urriaren 8an Arrangoitzen. Ohi bezala mutxikoak deneri irekita izango dira goiz eta arratsaldez, eta horrez gain Hartza Iguzki ikusgarria ikusi ahal izango da bertan.

Sestaoko VIII. Euskal Jaia
Datorren larunbatean, irailaren 23an abiatuko da Sestaon ospatzen den VIII. Euskal Jaia. Euskal ezkontzaren antzezpenarekin hasiko da Euskal Jaia eta astebetez euskal kultura eta dantzaren inguruko hainbat ekitaldi izango dira Sestaon, besteak beste Patxi Perezekin erromeria eta Juan Antonio Urbeltz eta Argia dantzari taldearen Pas de Basque ikuskizuna.

Dantzatzen duten hiriak
Datorren irailaren 21ean, 22an eta 23an, Dantza Hirian nazioarteko jaialdia burutuko da Donostia, Irun eta Baionan. Dantzatzen duten hiriak izenburupean dantza antzokietatik atera eta plaza, parke, kale, eskola eta museotara eramateko helburua duen egitasmoa ari da gauzatzen Europako hainbat hiritan. Dantza garaikidea hiritarrei hurbildu eta dantza ikusteko ohitura areagatzea da helburua.

Dantzari Eguna Barakaldon
Euskal Herriko Dantzari Eguna ospatuko du Euskal Dantzarien Biltzarrak datorren irailaren 24an Barakaldon. Goizean kalejira egingo da Barakaldoko kaleetan eta ondoren talde guztien emanaldia San Bizente kirol-gunean izango da. Hona egitaraua:

Dantza taldeak atzerrian 2006
Uztailean hasi ginen aurten atzerrira atera diren dantza taldeen bilduma egiten, eta uda aurrera joan ahala joan da puzten albiste hori. Oraindik urte bukaera arte izango dira irtengo diren taldeak, baina uda bukatzen ari den aldetik laburpena egiteko une egokia izan daiteke.

Arkaitz Añorgako Dantzarien 80 urteurrena
Aste honetan ospatuko dute Añorgako dantzariek beren taldearen sorreraren 80. urteurrena. Añorga elkarteak Rezola zemento fabrikaren babesarekin jarri zuen martxan dantza taldea 1926an. Manuel Arizmendi, Joxe Zabala eta Jorge Ganuza izan ziren dantza taldearen sustatzaileetako batzuk, eta garai hartako dantza maisu entzutetsu bat izan zuten lehen gidaria: Jose Lorenzo Pujana.

Boiseko Oinkari Euskal Herrian arituko da
Oinkari Basque Dancers taldea Bizkaiko hainbat herritan dantzan ikusteko aukera izango da irailaren 12 eta 18a bitartean. Boiseko dantzariak Galdakaoko Andra Mari dantzari taldearengana etorriko dira, iaz Galdakaoko taldeak Boisen egin zion bisitari erantzunez.
Dokumentuaren akzioak