Dokumentuaren akzioak
Crush-Crease aurkeztuko du Donostian Thomas Noonek
Crush soiltasun erabatekoan oinarritua dago. Espresioa eta errepresioa orekatuz, pertsonarteko harremanak irudikatu gabe deskribatuz. Helburua ikuslea kontaketaz ohartzea da, baina forma mimetiko oro saihestuz. Kontaketa Linn Ullman norvegiarraren Stella Descending eleberritik hartua da.
Crease emozioa bilatzea da, ilustratu edo irudikatu gabe. Intentsitate emotiboaren gorakada neurtua da, eginkizun geometrikoan murgildutako gorputzak. Espazioa betez, ukitzea saihestuz. Gorputzek hutsunea betetzen dute: talka, errebote egiten dute, erori egiten dira.
2005. urtetik hona, Thomas Noone Dance Sant Andreu Teatreko konpainia egoiliarra da Kataluniako Generalitateko egoitza planen barruan. Dantza garaikidearen bere estilo bereziarekin, formazio tekniko handia oinarri duela, Thomas Noone Dancek dantza ikusleria ahalik eta zabalenari hurbiltzea du helburu, eta dantza garaikidearentzat ikusleria egonkorra eraikitzen laguntzea.
Jokatzaileak: Anna Cáceres, Horne Horneman, Núria Martínez, Marijn Roelofsen, Ana Sánchez Crush musika: Diego Dall’Osto
Crease musika: Gianfranco Pappalardo
Argien diseinua: Jaume Ortiz
Eszenografia diseinua: David Jiménez
Egituraren eraikuntza: Jaume Serrat
Eszenografiaren eraikuntza: Taller de Escenografía Jordi Castells
Eskerrak: Carles Decors eta Carlos Pardina
Thomas Noone Dance
Cursh-Crease
Donostia, Gasteszena
Urriak 27, 20:00
Dokumentuaren akzioak