Dokumentuaren akzioak
Penintsulako inauteri ikusgarriak Santurtziko kaleetan
Inauteri ezagunak eta ikusgarriak dira horiek. Inauteriak ospatzeko modu tradizionala gorde edo berreskuratu dutenak, eta Rio de Janeiroko inauteri motaren eraginik oraindik sufritu ez dutenak. Aukera paregabea da inauteri tradizionalen ikuspegi zabalago bat izateko.
Santurtziko Capitán Mendizabal kaletika abiatuko dira inauteri konpartsak, larunbatean, urriaren20an, arratsaldeko 19.00etan, eta erdiguneko parkeraino iritsiko dira. Hauxe da iragarrita dagoen inauteri zerrenda:
- Xinzo de Limia “Las pantallas” (Galizia)
- Laza “Os Peliqueiros” (Galizia)
- Llamas de la Ribera “Los Guirrios” (León)
- Silió “La Vijanera” (Kantabria)
- Ituren “Joaldunak” (Nafarroa)
Inauteriak Santurtzin
Urriak
20, larunbata
19.00etan
Capitán Mendizabal-etik parkeraino
Dokumentuaren akzioak