Dokumentuaren akzioak
Gaitaren doinura dantzan Miarritzen
VIII. Gaita egunak Miarritzen
2007ko azaroaren 9, 10 eta 11an
San Martin pesta kari
Gaita Egunak urteak jin urteak joan han hemenka dabiltza. Aurten Miarritze herri hautaraino jiten dira Uztaritze, Baigorri, Donibane Lohitzune, Sara, Bastida, Baiona eta Garazi jarraian VIII.Gaita Egunak ospatzerat, bai Biarritz Événements izeneko elkarteari bai herriko etxeari esker.
Euskal Herriko xoko guzietatik gaiteroak helduko dira bai karrika zein areto edo elizetan musikaren jotzerat, goizetik gaua artino.
Hortaz gain Bretainia eta Landetako musika taldeak ere ariko dira. Ahantzi gabe Euskal Herriko oboez osaturiko taldea.
Ezen, hastapenetik herriz-herri joanki Iparraldeko Gaiteroak elkartea-k nahi duena hauxe da: gaitaren soinu ainitzezkoa lau haizetarat hegalka izan dadila. Binazka ala bertze musika tresnek lagundua gaita badoa beti aintzina.
Iparraldeko Gaiteroek badakite oraino gaita gaztearoan dela gure eskualdean. Nahiz eta duela 40 urte gutienetik, gaitaren soinua hedatua izan gure aintzinekoen nahikeriari esker. Hoietarik gure artean daude eta beti erne. Ez ditugu ahanzten.
Egitaraua
Azaroaren 9an ortziralarekin
Astiriko 6etan Kapera Imperialean (sartzea urririk)
Lehen zatia : Landetako Boha taldea
Landetatik jin bohajoleak Landetako Konserbatorioan boha eta flauta erakaslea den Yan Cozian-ek zuzendurik
Bigarren zatia: Euskal Herriko oboe taldea, Iruñea eta Baionatik jinik, Baionako Konserbatorioan oboezko erakalea den Jacky Morel-ek zuzendurik
Gauezko 9etan Santa Eugeniko elizan (sartzea urririk)
« Betiko Gaita » Akizeko La Nèhe armoniako 80 soinulariak eta 10 Uztaritzeko Gaiteroekin Jean Garin-ek zuzendurik.
Bi taldeen arteko harremanak, gaitazale eta La Nèhe zuzendaria den Uztaritzeko Jean GARIN-en bitartez lotuak izan ziren.
Ipar Euskal Herriko musikagile gazteak diren Mañolo ESPELLET eta Remy GACHIS zati berriak asmatu dituzte La Nèhe eta Uztaritzeko Gaiteroak taldeentzako. Entzungarri huntan aurkeztua den musika, partaide guzi horien lanaren fruitua da, saio, apainketa eta emanaldi ainitzen emaitza. KD ateraldia Agorila argitaletxeak.
Azaroaren 10ean larunbatarekin
Goizeko 9ak t'erdietan San Charles, Santa Eugenie, Merkatuan
Dianak Iparraldeko Gaiteroek emanik
Ttoro lehiaketan Merkatuan
Txaranga Untsalaz: Iruñeko Untsalaz Txarangak ohizko txarangen musika tresna berak dauzka, nortasuna ematen dion salbuespen nabargarri batekin: bi gaitek ordezten dituzte betiko tronpetak. Euskal Herriko eta kanpoko musikak nahasten ditu. Kemena badu jadanik haatik duela gutti ikas-bidaia bururatzerat Karaibetaraino joana da eta geroztik soinua beroago omen dago...
Goizeko 10etatik 11ak arte- Clemenceau plazan
Big Boha Band : 7 boha joile eta 3 atabalari karrikako musika zabaltzeko hala nola rondoak, polkas, scottisches eta kongoak edo mazurkak eta bertze.
11etan - Kanta Lasai Arroka elkartearekin Merkatuan
Euskaraz xaramalatzeko elkarrekin, txistu, gaita edo eskusoinu eta guitarekin lagun
Arratsaleko 3ak t'erdietatik 4ak t'erdi arte Gaiteroen alardea Clemenceau plazan
Hego eta Iparreko gaiteroek jendeari soinu zenbait eskainiko diote
Hegoaldetik jinak: Bilbo, Elantxobe, Arrasate, Oreretra, Tutera, Iruñea, Gazteiz, Eltziego
Iparraldetik jinak: Baigorri, Uztaritze, Txingudi, Sutar, Sara, Baiona, Garazi
Kevrenn Brest Sant Mark, Bretainiako talde hoberenetariko da, Bretaindarrek diotenez. Hogoi ta hamar bat soinulari Kelta herriraino joaiteko musikaren bidez…
Biribilketa Clemenceau plazatik Santa Eugenie plazarat
Soinulari guziak musikan eta ibilki
Arratsaldeko 5etan–Entzugarria - Santa Eugenie kiozkan
Kevrenn Brest Sant Mark : Aurten Bresteko taldea-k 60 urte betetzen ditu. Zorionak !
Arratsaldeko 6etatik 8ak arte – Gaitazko entzungarria Santa Eugeniko elizan (sartzea dohainik)
Landetako Big Boha Band idekidura
Iparraldeko eta Hegoaldeko gaiteroak: Bilbo, Tutera, Iruñea, Gasteiz, Eltziego, Baigorri, Uztaritze, Txingudi eta ikasle gaitero taldeak banazka ariko dira ezohizko gaita musikaren entzunarazteko.
Gauezko 9etan-Gaita afaria (jendeari idekia 25eurotan) Françon eremuan-Ravel egoitzan
Afariaren denboran, parada ukanen dugu Arabatik heldu Eltziegoko Gaiteroak & Friends behatzea. Gaitaren soinu berezia, metal-brass ohizko taldea eta perkusioak uztarturik, bertzeak bertze H. Evers, Pablo Sarasate Miarritzen bizi zena, eta Carlos Gardel-etaz oroitzeko
Azaroaren 11an igandearekin
San Martin auzoan
Dianak : Uztaritzeko Gaiteroek emanik
Goizeko 10ak t'erdietan-Meza nagusian gaita eta organoa
Goizeko 11ak t'erdietan-Kevrenn Brest Sant Mark Clemenceau plazatik Bellevue plazarat
Eguerditik oren bata arte Bellevue plazan
Miarritztarrei musikaz ongi etorria pestako bazkaria aintzin Kevrenn Brest Sant Mark eta Aragoiko dantzarien partetik
Arratsaldeko 6etan ikuskizuna Gare du Midi aretoan
1.zatia
Otsagiko dantzak Itzartxo taldekide ohiekin eta Baigorriko Gaiteroak lagun
Aragoiko dantzak Gallureko taldearekin
2. zatia
Ufaka Zanpaka
Autengo Burrunka taldearen ikuskizuna : 25 soinulari 20 dantzari
Beñat Amorena-k musikak asmatu ditu eta lan gaitza izanik ere, soinu emaitza aski xumea da, bainan barna, ginartsua eta kementsua. Eta huntan, dudarik gabe, Uztaritzeko ihauterien eragina nabaritzen da. Ezen Uztaritzeko ihauteriak Hartzaro festibalaren bihotzean dira. 2004. urtean Burrunka taldea asmatua izan da festibalean parte hartzeko. Ekimen hori, Uztaritzeko Gaiteroen aintzindaria eta festibalaren zuzendaria den Pierre Haira-k du izan.
Ufaka Zanpaka izan dadin Claude Labat Lauburu elkarte buruzagiak, Thierry Truffaut euskal etnologoak, Dominique Lacoustille modalariak, Roger Hirigoien argilariak, Didier Teillagorri sonolariak, Sophie Desclaux mozorrolariak, Jose Cazaubon eta Ainoa Labeyrie dantzari gazte suharrek dantzak asmalariek rratsak mundu zabalean bildurik eta Beñat Amorena musikaegileak, ahantzi gabe Burrunkalariek eta dantzariek, buru belarri parte harte dute.
Dokumentuaren akzioak