Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Azkaindarrak, jauzi eta ebats!

Dokumentuaren akzioak

Azkaindarrak, jauzi eta ebats!

2007/10/16 11:15
Iparraldeko EDBk bere blogean jaso duenez 1500 dantzari bildu dira Arrangoitzera egun osoan zehar. Aintzina mutxikoen diska berriak ere harrera ona izan du, 80 CD saldu dira. Eguerdian 200 lagunek bazkaldu dute elkarrekin eta arratsaldean Alurr dantza taldearen emanaldiak harrera bikaina izan du. Punpeka taldearen dantzaldiarekin borobildu da eguna.

Mutxiko Egunaren balorazio ona egin du Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak, eta antolaketa lanetan parte hartu duten bolondres guztien lana eskertu du.

Hona hemen eguerdiko jauzi ekitaldiaren bideo bat. Azkaindarrak, jauzi eta ebats!

Dokumentuaren akzioak

Sebastien
2007/10/17 15:17

Egun on, AINTZINA diska (mutxiko berriekin) erosi baduzue edo erosle bat ezagutzen baduzue, 06 24 59 20 10 (0033 624 592 010 hegoaldetik) zenbakirat deitu. Arazo tekniko bat agertu da eta urratsak ez dira ongi entzuten. Diska aldatuko dautzuegu. Laster deitu edota mezua pasa arazi (iparraldean eta hegoaldean).

2007/10/20 10:36

Kaixo Sebastien, guk bi diska erosi genituen eta biak ere ondo daude. Mutxikoen urratsak ongi entzuten dira. Eskerrikasko!

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.