Dokumentuaren akzioak
Albisteak

Azkaindarrak, jauzi eta ebats!
Dantzari andanarekin eta giro ederrean iragan da pasa den igandean Mutxiko Eguna Arrangoitzen. Goiz eta arratsaldez mutxikoak dantzatzeko aukera izan da, mutxikoen doinu berriak biltzen dituen CDa aurkeztu da eta Betti Beteluri ohiko omenaldia egin zaio.

Dantzarien bidea egin eta Iruñean dantzatu du Kemenek
Eguraldi ederra lagun burutu dute Irungo Kemen dantza taldeko 15 kidek asteburu luzerako aurreikusi zuten ekimena. Zaldibiatik Iruñera oinez joan, eta Iruñera iritsitakoan Gipuzkoako dantzen emanaldia eskaini, orain mende terdi Olano dantza maisuak gidatutako dantzariek egin zuten bezala.

Dinbili Danbala ikuskizuna prestatu du Aintzina Eskiulak
Datorren urriaren 27an eta 28an aurkeztuko da Eskiulan herriko Aintzina Eskiula elkarteak prestatu duten ikuskizun berria. Dantza, musika, eta antzerkia biltzen ditu Catherine Arçanuthurryk zuzendutako ikuskizunak.

Dantza proposamen berritzaileak BAD jaialdian
Datorren urriaren 26an abiatuko da BAD, Bilboko IX. Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdia. Hamar egunetan, dantza, antzerkia, performanceak, bideo-instalazioak, tailerrak eta topaketa profesionalak biltzen ditu BAD-ek. Arte eszenikoak eta berrikuntza dira bi ardatzak.

Zer dantzatzen da Argentinako Euskal Etxeetan?
Argentinako Euskal Astea ospatu berri da Rosarion. Ekitaldi egitarau zabala izan ohi du Euskal Asteak eta horien artean dantzek toki berezia izaten dute. Argentinako Euskal Etxeetako dantza taldeen emanaldia izan ohi da ekitaldi garrantzitsuenetakoa. Emanaldi nagusian eskainitako dantzen errepertorioari begira jarri da Aitor Alava eta hainbat datu bildu ditu.

Zaldibia-Iruñea oinez orain 150 urte bezala
Ibilaldi eta emanaldi berezia burutuko dute Kemen dantza taldeko 15 kidek asteburu honetan. Zaldibiatik Iruñerako bidea oinez egingo dute, eta Nafarroako hiriburura iritsitakoan, Gipuzkoako dantzen emanaldia eskainiko dute. Ez da promesa bat eta ezta penitentzia bat ere, XIX. mendean Zaldibiako dantzariek egindakoa gogoratu eta bizi nahi dute modu horretan.

"CReAnDo - aNdÖ" sormen tallerra Muelle 3 espazioan
Izaskun Santamaria, Gabriel Ocina eta Amaia Pascual-en eskutik dantza garaikideko sormen tallerra burutuko da dantza ikasketak eta dibulgazioa sustatzen dituen Muelle 3 Danza Bilboko gunean.

Mutxiko Eguna urriaren 14an ospatuko da Arrangoitzen
Jauzi edo mutxikoen urteroko Arrangoitzeko zita garrantzitsua datorren igandean izan da. Aurtengo ekitaldian mutxikoak dantzatzeko doinuak biltzen dituen diska bat aurkeztuko da: "Aintzina". CD horretan jauziak dantzatzeko 13 doinu berri bildu dituzte.

Kukaik harrera bikainarekin osatu ditu Kolonbiako emanaldiak
Kukai Dantza Konpainiak Manizaleseko Antzerki Jaialdia irekitzeko ardura izan du aste honetan, eta guztira hiru emanaldi egin ditu Kolonbiako Antzerki topaketa esanguratasuenean. Guztiak ere arrakasta handiarekin igaro dira, baina nabarmentzekoa da jaialdiaren inaugurazio ekitaldian Kukaik leporaino betetako Los Fundadores antzokian ‘Otehitzari Biraka’ ikuskizunarekin egindako saioa.

Ikusle kopurua hirukoiztu du Dantza Hirian ekimenak
Pasa den irailean, irailaren 12tik 22ra bitartean, Baiona-Donostia Euro-hirian ospatu da Mugaren Bi Alde II. Dantza Jaialdia hiri paisaietan. Bigarren edizio honetan aurreko ekitaldiaren ikusle kopurua hirukoiztu da.
Dokumentuaren akzioak