Dokumentuaren akzioak
Albisteak

Maurice Bejart, koreografoa eta bere lanak
Ondare koreografiko zabala utzita joan da Maurice Bejart. 80 urte zituela hil da azaroaren 22an. Marsellan jaio zen 1927ko urtarrilaren 1ean, eta 27 urterekin jarri zuen martxan bere lehen konpainia, Ballet de l'Etoile. 1960an, Ballet du XXe Siècle sortu zuen Brusselan eta 1987an Bejart Ballet sortu zuen Lausannen. Maurice Bejart-ek utzi dizkigun zenbait koreografiaren bideo batzuk bildu ditugu.

Gernikako Elai-Alaik 80. urteurrena ospatuko du asteburuon
Aurten 80 urte bete dira Gernikako Elai-Alai dantza taldea sortu zela, eta hori gogoratzeko hainbat ekitaldi burutuko dute asteburu honetan. 75. urtemugakoak baino apaltxoago, dena esan behar bada. Edozelan, asko dute ospatzeko. Behin ez, bitan jaioa da-eta gernikar taldea.

Nafarroa, lilura eta bizipoza
Nafarroako folklore, tradizio eta dantzen inguruan eraikitako ikuskizuna aurkeztuko du Sahatsa dantza taldeak. Azkoitiko Baztartxo aretoan aurkeztuko da datorren abenduaren 1ean: Nafarroa, lilura eta bizipoza.

Zubietatik Iurretara, dantza argazki sorta berriak
Udan bildutako zenbait dantza ekitaldiren argazki sortak sareratu ditugu dantzan.com-en. Tokian tokiko dantza tradizionalen atalari dagozkion argazkiak dira, Zubieta, Ordizia, Aduna, Aizarna, Itsasu, Otsagabia edo Iurretan eskainitako dantza tradizionalen emanaldietakoak besteak beste.

Lezo, 50 urtez dantzari
50 Urte dira Lezon dantza taldea sortu zenetik. Geroztik milaka eta milaka ospakizun izan dira bertan dantza taldearen eskutik: San Juan Sua bezperako soka , inauteriak, dantzari eguna, artzain eta inudeen desfilea, txapelketak eta beste hainbat ekitaldi. Aurten 50 urte bete ditu Lezoko dantza taldeak, horregatik urtean zehar ekintza ezberdinak antolatu ditu gaur egungo Murixka Dantza Taldeak.

Inauteriak inoiz baino goizago datoz
Aurten inauteriak goiz, oso goiz datoz, toka daitekeen data goiztiarrenetako batean. Otsailaren 5ean izango da Inauteri Asteartea, eta Ostegun Gizena urtarrilean dator, urtarrilaren 31an. Inoiz baino azkarrago prestatu behar dira mozorro eta dantzak. Hona hemen aurtengo inauterien data "ofizialak":

dantzan.com eta 8. probintzia
Igande goizetan Internet eta euskal blogosferaren inguruko kontuetaz aritzen dira Euskadi Irratian, 8. probintzia izeneko atalean. Aste honetan Joxe Aranzabalek dantzan.com aipatu du, besteak beste. Dantzan.com-en diseinua eta edukiak goraipatu ditu. Hemen daukazue bertan esandakoak entzuteko aukera.

Donostia Dantzan azaroaren 18an
Datorren azaroaren 18an, igandean, Donostia dantzan erromeriaren ekitaldi berri bat ospatuko da Donostiako Konstituzio plazan. Bagera euskara elkarteak eta Donostiako Udalaren Txistulari bandak antolatzen du ekitaldi hau, Donostiako zenbait dantza talderen laguntzarekin.

Juan Antonio Urbeltz: "Jaso dugun herentzia aberastu nahi dugu"
Ikuskizun berria prestatzen ari da Argia dantzari taldea: Axeri-boda. Juan Antonio Urbeltz buru-belarri ari da lan berriaren prestaketa lanetan, sormen prozesua martxan dago Goenan, Argia taldearen egoitzan. Ikuskizun berria eta euskal dantzaren inguruko beste zenbait kontu izan ditugu mintzagai Juan Antonio Urbeltzekin.

Senza Tempo eta Margaritaren abestia Donostian
"La canción de Margarita" ikuskizuna eskainiko du Senza Tempo dantza konpainiak datorren azaroaren 10ean Donostian, Gazteszenan.
Dokumentuaren akzioak