Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantza taldeak etorkizunean

Dokumentuaren akzioak

Dantza taldeak etorkizunean

2008/09/24 08:59

Dantza taldeak etorkizuenan nolakoak izango diren aztertzeko bi ikuspegi desberdinak har ditzakegu:

  •  Zer eta nolakoak izango diren etorkizunean.
  • Etorkizunean, arrakasta lortzeko, zer egin behar duten.


Guri , mahai inguru honetan, batez ere, bigarren hau interesatzen zaigu, hau da, zer egin behar dute dantza taldeek, gaur egun duten errealitatea abiapuntutzat hartuta, etorkizunean bere helburuak lortu ahal izateko.

Arrakasta hori alderdi desberdinetatik aztertu daiteke:

DANTZA.- Zer dantzatu behar dute? Ohiko dantzak? berrikuntzak sartu behar dira? Koreografiak sortu behar dira? Alderdi honek zein-nolako pisua izango du dantza taldeen etorkizunean? Zein nolako papera jokatu behar du musikak, janzkerak etabar etorkizuneko taldetan?

DANTZARIAK.- Nola erakarriko ditugu gure taldetara? Prestakuntza aldetik zein baldintzak bete beharko dituzte?

ANTOLAKETA.- Antolaketa mailan zertan hobetu behar dute gaur egungo dantza taldeak? Herri bakoitzean talde bat egotea ona da? Onurak ala kalteak ekartzen ditu hainbeste izateak?

Barne antolaketa nolakoa izan behar du?

EMANALDIAK.- Dantza taldeen helburu nagusi bat emanaldiak egitea izan daiteke. Hainbeste entsegu eta prestakuntzak bere saria merezi du. Sari hau jendearen aurrean egiten diren emanaldiak dira. Azkeneko urtetan hauek ez daude soberan. Beraz, zer egin emanaldi kopurua ugaritzeko? Nola ikusten dituzue atzerrira egiten diren bidaiak?

MAHAI INGURUA.- Hemen jarri dizkizuet alderdi batzuk. Zuek aukeratu zuen iritzia emateko nahi dituzuen gaiak.

Hasieran partaide bakoitzak bere iritzia emateko 5-10 minutu izango ditu. Beraz, eraman zuen iritzia piska bat prestatua. 4-5 pertsona izango zarete eta ondoren jendeari emango zaio hitza haiek ere bere iritziak, galderak, argibideak egin ditzaten. Hortik aurrera debatea irekia izango da.

Norbaitek bere ikuspegia beste bide batetik eraman nahi badu, horrela egin dezake. Hemengo hau laguntza bat besterik ez da.

Ostiralean ikusiko gara eta piska bat lehenago emango dizkizuegu azkeneko xehetasunak.

Eskerrik asko zuen partaidetzarengatik.

XABIER MENDIZABAL (moderatzailea)


"Dantza taldeak etorkizunean" mahai ingurua irailaren 26an, ostiralean, 20.00etan, Irungo Amaia Kultur zentroan egingo da, EDBk antolatutako Dantzari Egunaren egitarauaren barruan.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.