Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantza monitore ikastaroa jarri du abian Euskal Dantzarien Biltzarrak

Dokumentuaren akzioak

Dantza monitore ikastaroa jarri du abian Euskal Dantzarien Biltzarrak

dantzan.com
2008/09/23 10:47
Dantza monitoreak trebatzeko ikastaro bat burutuko da Iruñean 2008ko urrian, larunbat goizetan. Ion Nabarro eta Mikel Diaz izango dira irakasleak, eta 12 orduko iraupena izango du. Eskola adinean dantza irakasteko didaktika irakatsi nahi da ikastaro honekin.

Nafarroako Euskal Dantzarien Biltzarraren egoitzan burutuko da ikastaroa. Urriko lau larunbatetan izango dira eskolak, goizeko 10.00etatik 13.30etara. Ion Nabarrok saio teorikoak gidatuko ditu eta Mikel Diaz-ek ikastaro praktikoak eskainiko ditu.

Gehienez 25 ikaslek osatutako taldea aurreikusten da. Nafarroako EDBren egoitzan (Juankar - 649 559 854) eskuratu daiteke ikastaroaren inguruko informazio gehiago.

Dokumentuaren akzioak

Janire
2008/09/23 13:12

eta titulorik emate itek?

Anonymous User
2008/09/23 15:07

Mikel Diaz iruñeko dantza maisua eta musikaria da, eskarmentu haundikoa, ikastoletan aritua eta dantza taldeak zuzentzen ere bai

Janire
2008/09/24 13:40

Esker mile!!! Bakizu tituloik emangouten?

Janire
2008/09/23 13:09

ikastaroak intersantea emateu beño irakaslek eztitut ezautzen. Inok ezagutze itu? Nongok dia eta ze ikasi itek?

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.